Tanner Hall

From Wikipedia, the free encyclopedia

Tanner Hall
Remove ads

Tanner Hall (1983ko urriaren 26a, Kallispell, Montana) eski akrobatikoa egiten duen profesionala da.[1] X-games jokoetan domina gehien irabazi dituen eskiatzailea da.[2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Tanner Hall Montanako Kalispell herrian jaio zen eta Whitefish Mountain Resort eski estazioan hasi zen eskiatzen hiru urte zituelarik. 10 urte zituela eski artistiko taldera batu zen, kosketako eskia eta aerials modalitateetan lehiatuz. 15 urte zituenenan Park Cityra, Utahra joan zen eski akrobatikoa egiteko. Bere lehendabiziko lehiaketa nagusia Vailen, Coloradon, ospatutako AEBetako Opena izan zen

2002an Tanner Hallek Armada Skis, akrobazia eskietan espezializatutako eski enpresa sortu zuen, JP Auclair eskiatzailearekin eta Chris O'Connell argazkilariarekin.[3] Hall Nelson herriaren ondoko Retallack Snowcat Operation enpresaren partaidea da, Seth Morrisonekin batera.[4]

2005eko martxoan, Wasatcheko pistaz kanpoko eremuan dagoen Chad’s Gap jauzi mitikoan switch cork 900 jauzia egiten saiatu zenean, motz geratu, jauziaren kontra hankekin jo eta hainbat txiribuelta eman ostean, bi orkatilak apurtu zituen.[5] Lesio honek denboraldi hori galtzera eraman zuten, baina 2006an itzuli egin zen, AEBetako Openean eta Winter X-Gamesetan urrea irabaziz.[6][7]

Slopestyleko modalitatean laugarren urrea jarraian irabazteko ahalegina Charles Gagnierrek zapuztu zuen[7] eta 2009an lau aldiz jarraian Superpipe modalitateko urrea irabaztea Xavier Bertonik.[8]

Stevens Passen jauzi batean, 2009ko maiatzean Washingtonen, jauzi batean luzeegi salto egin ondoren, urte batez geldirik egon behar izan zen. Bi tibiak eta bi belaunetako aurreko lotailu gurutzatuak apurtu zituen. 2010eko udan hasi zen berriro entrenatzen.

Hallek Rasta kultura jarraitzen du eta marihuana erretzearen alde dago.[9] DaKine enpresarekin sorturiko produktu lerroari THC izena jarri zion. Printzipioz "Tanner Hall Collection" (Tanner Hall Bilduma) esan nahi badu tetrahidrocannabinolaren laburdurarekin, cannabisaren substantzia psikoaktiboaren laburdurarekin, egindako hitz jolasa ere bada.[10] Hallek Inspired Media Conceptsen sortzaileetako bat da, rasta musikan zentratua dagoen eski filmeen produktora bat.

2016ko otsailean Hall cannabisarekin loturiko produktuen lerro propio bat ateratzen eta cannabis enpresa batekin lankidetza sinatzen lehen atleta profesional aktiboa bilakatu zen.[11] Black Rock Originals enpresak "SKIBOSS Collection" sortu zuen, biltzeko papera, pizgailu eta grinder batez osatua.[12][13]

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads