Taras Xevtxenko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Taras Hryhorovytx Xevtxenko[1] (ukraineraz: Тара́с Григо́рович Шевче́нко) (Morintsy, Kieveko gubernia, Errusiar Inperioa, gaur egun Txerkasiko oblasta, Ukraina, 1814ko martxoaren 9agreg./otsailaren 25ajul. - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, gaur egun Errusia, 1861eko martxoaren 10agreg./otsailaren 26ajul.) ukrainar poeta, margolari eta humanista izan zen . 1840an, Kobzar abesti herrikoian oinarrituriko lehen poema-bilduma eman zuen argitara. Hurrengo urtean, Haidumakiarrak poema epikoa idatzi zuen. 1846an "Zirilo eta Metodio anaidia", morrontzaren aurkako eta gizartearen berdintasunaren aldeko ezkutuko elkartearekin bat egin zuen. 1847ko apirilean atxilotu eta Kaspiar itsasoaren aldera deportatu zuten 1857ra arte[2]. Ukrainar literaturaren aitatzat hartu ohi da. Bere obra nagusiak Naimichkha, Zapovit (1845), Hamalija (1844) eta Maria (1859) dira.
Remove ads
Ikus, gainera
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
