Tatiana Kazankina
sobietar atleta From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Tatiana Vasilievna Kazankina (errusieraz: Татья́на Васи́льевна Каза́нкина; Petrovsk, Errusiako SESF, 1951ko abenduaren 17a) iraupen ertaineko lasterketetan aritzen zen sobietar atleta ohia da. 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadaren hasieran munduko zazpi errekor hautsi eta Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina irabazi zituen[1].
1500 metroko lasterketa 4 minuturen azpitik egin zuen lehenbiziko emakumea izan zen (1976). 1980ko abuztuan 3:52,47an utzi zuen 1500 m-ko munduko errekorra, eta distantzia hori Paavo Nurmik baino lasterrago egin zuen aurreneko emakume bilakatu zen. Bere kirol ibilbidea bat-batean amaitu zen 1984ko irailean, dopinaren aurkako kontrol bat egiteari uko egin ziolarik. Arau hauste horregatik 18 hilabeteko zigorra ezarri zioten eta ez zen pistetara itzuli[2].
Remove ads
Lortutako sari nagusiak
Markarik hoberenak
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads