The French Connection

From Wikipedia, the free encyclopedia

The French Connection
Remove ads

The French Connection (euskaraz Frantziar Lotura) 1971ko William Friedkin estatubatuar zinema zuzendariaren ekintzazko drama filma da. Aktoreok antzeztu zuten: Gene Hackman, Fernando Rey, Roy Scheider, Tony Lo Bianco eta Marcel Bozzuffi.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Gidoia William Friedkin gidoigileak idatzi zuen, Robin Moore idazlearen The French Connection eleberrian oinarrituta. 1975ean The French Connection II izeneko jarraipena izan zuen.

Zortzi Oscar Saritarako izendatua izan zen eta bost irabazi: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (William Friedkin), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gene Hackman), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ernest Tidyman) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Gerald B. Greenberg).

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New York hiriko droga trafikoaren aurkako saileko bi poliziek, Jimmy “Popeye” Doyle (Gene Hackman) eta Buddy “Cloudi” Russo (Roy Scheider) Marseillatik datorren heroina kargamentu garrantzitsu bat iritsiko delako susmoa dute: horren antolatzaileak Alain Charnier (Fernando Rey) frantziar droga trafikatzailea eta AEBetako haren kontaktu Sal Boca (Tony Lo Bianco) dira.

Remove ads

Aktoreak

  • Gene Hackman - Jimmy 'Popeye' Doyle detektibea
  • Fernando Rey - Alain Charnier
  • Roy Scheider - Buddy 'Cloudy' Russo detektibea
  • Tony Lo Bianco - Salvatore 'Sal' Boca
  • Marcel Bozzuffi - Pierre Nicoli
  • Frédéric de Pasquale - Henri Devereaux
  • Bill Hickman - Bill Mulderig
  • Ann Rebbot - Marie Charnier anderea
  • Harold Gary - Joel Weinstock
  • Arlene Farber - Angie Boca
  • Eddie Egan - Walt Simonson
  • André Ernotte - La Valle
  • Sonny Grosso - Bill Klein
  • Benny Marino - Lou Boca
  • Patrick McDermott - Howard
  • Alan Weeks - Willie Craven
  • Sheila Ferguson - The Three Degrees musika taldeko kidea
  • Eric Jones - Haurra
  • Darby Lloyd Rains - Stripperra
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads