Tivoli
udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Tivoli (italieraz ˈtiːvoli ahoskatua) Erromako probintziako hiria da, Italian.
Remove ads
Geografia
Lazio eskualdean dago, Erromaren ipar-ekialdean. Aniene ibaiaren ezkerraldeko ibaiertzean kokatuta dago Tivoli, Tiburtino mendien mendebaldeko hegalean.
Tivolik honako udalerri hauekin egiten du muga:
Castel Madama
Guidonia Montecelio
Erroma
San Gregorio da Sassola
Vicovaro
Marcellina
San Polo dei Cavalieri
Klima
Klima mediterraneoa du, Erromakoa baino goxoago: neguak hezeak eta hotzak dira, eta udak, epel eta lehorrak. Urteko batez besteko gehieneko tenperatura 20,6 °C da, eta gutxienekoa, 11,6 °C.
Remove ads
Historia
Erromatarren garaian, Tibur zuen izena, eta hiri ederra zen. Erromatik hurbil zegoen (30 bat km-ra), eta paisaia malkartsu, baso eta ur-jauzi freskoak zituen, hiriburu zikin eta jendetsuaren aldean. Hori dela eta, Erromatar Inperioaren garaian, uda pasatzeko leku bihurtu zen erromatar ahaltsuentzat. Hadriano enperadoreak udako etxea eraiki zuen Tivolin II. mende hasieran, Villa Adriana deritzona. Tivolin etxea zuten, halaber, Zenobia erreginak (tronutik kendu ondoren) eta Kinto Horazio Flako poetak.
Garai hartan, trabertinoa erauzteari esker aberastu zen hiria, erromatar jauregi eta monumentuak eraikitzeko erabiltzen zuten harriari esker. Horrez gain, ur termalek sona handia zuten, eta bainuak hartzera joaten zen jende asko.
Errenazimentutik XIX. mendera arte, Tivoli bizileku hartu zuten aita santu eta kardinal zenbaitek Villa d'Este eraikiarazi zuten, garai hartako ur-lorategien adibide eta eredu ederrenetakoa.
UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zituen Villa Adriana eta Villa d'Este 1999an eta 2001ean, hurrenez hurren.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
