Tim Walz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Timothy James Walz (West Point, Nebraska, 1964ko apirilaren 6a) politikari estatubatuarra da, eskola maisu ohia eta AEBetako Armadako ofizial erretiratua; AEBetako Ordezkarien Ganberako kide izan zen 2007tik 2019ra, Minnesotako lehen barrutia ordezkatuz. 2019an Minnesotako gobernadore aukeratu zuten.
2022an berriro aukeratu zuten Minnesotako gobernadore, Scott Jensen hautagai errepublikanoa garaituta. Bigarren agintaldi honetan, Waltzek lege sorta zabala bultzatu eta sinatu zuen, besteak beste, aldaketa fiskalak, doako eskola bazkariak, estatuko azpiegitura indartzea, aurrekari penalen kontrolak armak salerosteko, abortatzeko eskubidearen kodifikazioa[1], eta diru sarrera apaleko familientzako doako unibertsitate matrikula.
Bera da Alderdi Demokrataren hautagaia presidenteorde izateko 2024ko presidentetzarako hauteskundeetan, Kamala Harrisekin batera.[2]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
