Tito Livio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Tito Livio[1], edo Livio, latinez Titus Livius, (Padua, K.a. 59 – K.o. 17) erromatar historialari bat izan zen. Erromaren historia itzela idatzi zuen, Ab Urbe condita izenekoa, Aeneasen legendaren arabera hiria fundatu zenetik (K.a. 753) Augustoren agintaldira arte.
Salustio eta Kornelio Tazitorekin, batera, Erromako historialari handienetako bat da[2].
Remove ads
Bizitza
Gallia Cisalpina probintziako Padua (garai hartako Patavium) hirian jaio zen. Augusto eta Horazioren adinekoa zen gutxi-gorabehera, eta Virgilio eta Mezenas baino zertxobait gazteagoa. Gaztetan latinez zein grekeraz egin zituen ikasketak. Erroman erretorika eta filosofia ikasi zituen eta Klaudio enperadorea izango zenaren heziketaz arduratu zen.
Idazlanak
Ab Urbe Condita idazlanak (Batzuetan Hamarkadak izenez ezaguna, latinez: Decadas ) 142 liburu zituen (papiro-biribilkiak), hamarkadatan edo hamar liburuko taldetan banatuta. Sorreratik K.a. 9. urtera bitarteko multzo zabal horretatik hamarkada batzuk baino ez zaizkigu iritsi: lehenengo hamarkada baino ez zaigu iritsi (I-X liburuak, hiriaren hasieratik K.a. 293. urtera arte), hirugarrena (XXI - XXX, bigarren guda punikoa), laugarrena eta bosgarrenaren erdia (XXXI-XLV liburuak, K.a. 167 arte, Lucius Aemilius Paullusek Mazedonia konkistatu zuen garaia), eta zati isolatu btzuk. kazetariaren ondoren. Gainerako narrazioak, geroago Periochae[oh 1] izena ematen zaie eta Florok K.o. II. mendean idatzi omen zituen laburpenen bidez ezagutzen dugu [3].
Remove ads
Oharrak
- Edo "Tito Livioren Epitomea"
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads