Tony Hawk
skater estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Anthony Frank "Tony" Hawk (San Diego, Kalifornia, 1968ko maiatzaren 12a - ) estatubatuar skateboarder profesionala da. Vert (half-pipe) gaineko munduko patinatzailerik onena da, moldakorrenetako eta trebeenetako bat izateaz gain, eta skateboarding bertikalean ere onenetakotzat hartzen da, bere trebetasun handiagatik.[1]
Tonyk monopatinarekin zituen ezaugarriak bere etengabeko entrenamenduaren ondorio ziren, eta 12 urterekin bazituen bere karrera finantzatzen zuten babesleak. 14 urterekin profesionala zen eta 16 urterekin Tony Hawk munduko skateboard-ik onena zen, Bones Brigade taldean zegoelarik.
1998an, Hawk Clothing sortu zuen, baina 2001ean, skate arropa eta oinetakoen konpainia hori Quiksilver australiar multinazionalari saldu zioten. Multinazional horretan, Hawk da lider eztabaidaezina, Kelly Slater estatubatuar "surfaren erregearekin" batera.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
