Tota Azearitz

Tota Aznaritz From Wikipedia, the free encyclopedia

Tota Azearitz
Remove ads

Tota Iruñekoa, Tota Azearitz edo Tota Aznaritz[1][oh 1]latinez: Tota Asnari[2]— (876ko urtarrilaren 2 958ko urriaren 15) Iruñeko erregina Antso I.a Gartzeitzekin ezkondu zelako. Aznar Santxitz Larraungoa eta Oneka Ortitz lehengusuen alaba eta Orti I.a Gartzeitzen iloba.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Abd ar-Rahman III.aren odoleko izebak,[3]934an, Iruñeko Erresumarako bidean zegoen razzia bat zuzentzen ari zenean, bere ahaidetasun loturak aldarrikatu zituen kalifak bakea eman ziezaion eta bere erresumatik aldendu zedin. Abd ar-Rahmanek, erantzun bezala, Tota erregina musulmanen kanpamentuan aurkeztea eskatu zuen, asmo onen froga gisa. Tota Calahorran agertu zen bere segizioarekin, kalifa zegoen tokian, eta honek ohore handiz hartu zuen. Calahorran, erreginak basailutza eman zion Abd ar-Rahman III.ari, eta erasorik ez egiteko eta kalifarekin elkarlanean aritzeko hitzarmen bat sinatu zuen. Hitzarmen honen ondorioz, Totaren semea zen Gartzea Santxitz Iruñeko errege bilakatu zen. Gainera, Tota eta kalifaren arteko itun honen ondoren, tropa musulmanek Iruñeko erresuma aliatua zeharkatu zuten eta Leongo Erresumaren aurka joan ziren, Araba eta Gaztela suntsituz.[4]

Suitzako Alpeetako San Galoren abadiako fraide baten 956. urteko albiste labur batek, 939. urteko musulmanek Simancasko guduan eta Alhándegan jasandako hondamena deskribatzean, Tota erreginari eman zion garaipena:

« Uztailaren 19ko ordu tertzia inguruan, Oton erregearen laugarren urtean, ostirala, 29. ilargian, eguzki eklipse bat gertatu zen. Egun berean, Galizia eskualdean, Tota izeneko erreginetako batek sarrazenoen armada kontaezin bat ia osorik suntsitu zuen, bere erregea eta beste 49 gerlariak izan ezik.[5][6] »

Bere biloba Antso I.a Leongoa, "Gizena" ezizena zuena, bere alaba Urrakaren semea, ez zen leondar eta gaztelar nobleen gustukoa. Hauek, Fernando Gontzalitz kondea buru zutela, tronutik kendu eta Ordoño IV.a errege izendatu zuten. Tota erreginak, Antso III.ari, bere iloba zen Abd ar-Rahman III.arekin hitzarmen bat egiten lagundu zion, tronua berreskuratzeko. Horrela, Tota, Antso eta kalifaren armada bateratuek Leongo erresuma eraso zuten eta Ordoño kargutik kentzea lortu zuten.

Tota erreginaren hilobia, oso osaera errazeko sarkofagoa, Susoko monasterioaren atarian dago, garai hartan monasterioa Iruñeko Erresumarena baitzen. 2001. urteaz geroztik, bere izena duen kale bat du Iruñeko Arrotxapea auzoan.

Remove ads

Seme-alabak

Zazpi seme-alaba izan zituen:

Remove ads

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideak jarraituz, deitura honen jatorria den ponte-izena 66. arauan agertzen ez denez, Euskal Izendegiko forma hobetsia erabili behar da, hau da, Azeari, eta hortik Azearitz behar luke. Aldiz, arau honetako adibide zerrendan Tota Aznaritz aurkitzen dugu. Ustezko kontraesan hau dela eta, irizpideen araberako izen hobetsia hautatu da artikulu honen izenburuan, nahiz eta oraingoz testuan Tota Azearitz eta baita Tota Aznaritz ere erabili.

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads