Triazolam
konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Triazolama konposatu organikoa da C17H12Cl2N4 formula duena triazolobentzodiazepinen familikoa. IUPACek bentzodiazepina gisa formulatzen du. Konposatu organokloratutzat jo daiteke .Solido kristalino arrexka da[1].
Triazolama ezaugarri hipnotiko eta lasaigarriak ditu eta insomnioa eta erritmo zirkadianoaren nahasmendua tratatzeko sendagai gisa usatzen da. Ahoz pilula moduan hartzen da[2]. Europako estatu batzuetan, Frantzian eta Norvegian esaterako, preskribatzea debekatuta dago. Espainian Halcion markarekin saltzen da gehienz 125 mg-ko pilulletan. Diseinu-droga moduan ere kontsumitzen da.
Triazolama NBEk 1971ean bultzatutako Substantzia Psikotropikoei buruzko Hitzarmenan jasota dago[3].
Remove ads
Lan egiteko modua
Beste bentzodiazepina batzuekin bezala, triazolama gamma-2 azpiunitateari lotzen zaio kloruro ioien GABA-kanal hartzailean, eta azido gamma-aminobutiriko (GABA) neurotransmisore inhibitzailearen efektuak areagotzen ditu, nerbio-sistema zentraleko bentzodiazepina-hartzaileekin lotura ez-selektiboa eginez.
Albo-ondorioak
Triazolamak, 10 pazienteetatik batea logura, zorabioa eta ataxia eragin dezake[2].
Halaber,100 pazienteetatik batean nahasmendua, insomnioa eta memoriaren eta ikusmenaren nahasmendua eragin dezake.
Triazolama hartzeak menpekotasuna eragin dezake eta tratamendua bat-batean uzteak abstinentzia-sindromea eragin dezake[4].
Kontraindikazioak
Triazolama tentuz erabili behar da haurrekin, emakume haurdunekin, adinekoekin eta alkohol- edo droga-adikzioa duten pertsonekin.
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
