Tus

From Wikipedia, the free encyclopedia

Tusmap
Remove ads

Tus (persieraz توس edo طوس), antzinako denboretan Susia (antzinako grezieraz: Σούσια), Irango Razavi Khorasan probintzian, Mashhadetik 25 km ipar-mendebaldera, dagoen antzinako hiria da.[1]

Datu azkarrak Tus Susia, Administrazioa ...

Persiar testu mitologiko batzuek diotenez, hiria Iamshid, Xahname liburuan jasota dagoenez laugarren errege handiak sortu zuen eta, suntsitua izan ondoren, Tus heroia, Nowzarren semea eta Manuchehrren biloba, izan zen berreraiki zuena. Heroi honengandik hartzen du bere izena[2].

Zetaren Bideko hiri garrantzitsua izan zen, Mashhadek ordezkatu zuen arte. K.a. 330ean Alexandro Handiak konkistatu zuen.[1]

Al-Ghazali (1058-1111), islamiar teologo eta filosofo handia, bertan jaio eta hil zen

Remove ads

Toki turistikoak

Tuseko toki turistiko nagusienak, persiar olerkari garrantzitsuenetako bat izan zen Ferdowsiren mausoleoa, eta Tuseko gotorlekuko (Arg e Tus) hondakinak dira, azken hauek sasanidar garaikoak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads