Txibia arrunt

From Wikipedia, the free encyclopedia

Txibia arrunt
Remove ads

Txibia arrunta edo txoko arrunta[1], edo txibia bakarrik, (Sepia officinalis) txibia espezieen artean handiena eta ezagunena da. 49 cm luze izatera irits daiteke eta 4 kg pisatzera[2]. Itsaso subtropikalekoak txikiagoak dira eta ez dira 30 cm baino luzeagoak[3].

Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...

Txibiak Atlantiko Ekialdean, Mediterraneoa, Ipar Itsasoan eta Baltikoan bizi dira gutxienenez, baina azpiespezie batzuk urrunago proposatu dira, Hegoafrikan adibidez. Hondarrezko eta lohizko hondoetan bizi da, 200 metroko sakoneran. Txibia espezie gehienak bezala, ur meheetan erruten dute[4].

Remove ads

Ezaugarriak

Sakontzeko, irakurri: «Txibia#Ezaugarriak»

Txibiek barne egitura gogorra dute, txibia hezur izenekoa, porotsua eta aragonitaz egina. Begiak animalien artean garatuenetakoak dira eta begi-niniek W leun itxura dute. Odola ezohiko kolorea du, berde-urdina baita, oxigenoa garraiatzeko kobrea duen hemozianina erabiltzen baitu, burdina duen hemoglobinaren ordez.

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads