Ubuntu (Linux banaketa)
Debian oinarritutako Linux sistema eragilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ubuntu idazmahairako Linux sistema eragilea da, Debian banaketan oinarritutakoa. Mark Shuttleworthek eta Canonical Ltd enpresak gidatzen du Ubuntu. Ubuntu software libreko distribuzioa da eta bertan aurretik instalatuta dauden aplikazioak kode irekikoak dira.
Ubuntu hainbat kode irekiko softwarekin dator. Lortutako datuak adierazten dute Linux distibuzioen barruan, Ubuntu merkatuaren %49.2ko[1] erabilera dauka. Areagotzen hari den joera da web zerbitzari giza erabiltzea.
Canonical Ltd urtean zehar enpresetarako laguntza zerbitzua eskaintzen dute. Honekin hainbat produktu eskaintzen dituzte. Aipagarrienak dira: Ubuntu server[2],Ubuntu Business Desktop Remix[3] eta Ubuntu Touch[4].
Urtean zehar hainbat Ubuntu bertsio berri agertzen dira. Bi bertsio ezberdin daude, alde batetik, LTS (Long term service) izenekoak eta urtean zehar argitaratzen diren bertsioak. Aipatutako azken bertsioak argitalpen egunetik urte bateko laguntza zerbitzua daukate, segurtasun arazoak konponduz eta hobekuntzak eginez. Aldiz LTS bertsioak 5 urteko laguntza zerbitzua eskaintzen dute.[5]
Remove ads
Ubunturen hasierak
Ubunturen hasieran proiektu giza agertu zen. Honen helburu nagusia zen Debian GNU/Linux ulergarria izatea pertsona guztientzat. Bere lehenengo argitalpena 2004ko Urriaren 4an izan zen.
Bertsioak
Bertsioen nomenklatura urtea.hilabetea da, ondorioz, 4.10 bertsioa 2004. urteko urrian kaleratu zuten.
Remove ads
LTS bertsioak
LTS siglak ingelesetik zuzen hartu dira, Long-term support esamoldearen siglak dira. LTS siglen marka daukaten bertsioek luzaroago zainduko dira, seguritate eguneraketak eta akatsen konponketak luzaroago egiten saiatuko dira.
LTS bertsioetan produktuaren bizitza luzatzeko zenbait protokolori jarraitzen zaie. Ubunturen konpromisoa da bi urtean behin horrelako LTS bertsioa argitaratzea. Horrela, 2018ko apirileko LTS bertsioak 2023. urtera arteko sostengua izango duela aurreikusten da.
Ubuntu Familia
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
