Udon

From Wikipedia, the free encyclopedia

Udon
Remove ads

Udon (japonieraz: うどん; 饂飩?) gari-irinez egindako fideo lodi mota bat da, Japoniako sukaldaritzan ezaguna.[1] Japonian asmatu zuten, VI. mendean. Jatorrizko udon honek 6 eta 8 mm arteko diametroa zuen eta miso zopari erantsitako "fideo" itxurako tortilla laua zen.

Datu azkarrak Osagaiak, Historia ...

Normalean, dashi, soja-saltsa eta mirinez egindako salda batean zerbitzatzen dira. Ondoren, osagai bat edo batzuk gehitzen zaizkie gainean. Osagai horien arabera, udon mota ezberdinen artean bereizten dute. Aldaera gehienek tipuleta xehatua (negi (japonieraz: ?) ) eraman ohi dute.

Salda zaporea eta osagai gehigarriak eskualdez eskualde aldatzen dira. Udonak, berez, formaz eta lodieraz ere aldatzen dira eremuaren arabera.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads