Untsin
Euskal Herriko ibaia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Untsin[1], Lapurdiko kostaldeko ibai txikia da, ibilbide laburra duena.
Remove ads
Geografia
Xoldokogaina (486 m.) mendiaren iparraldean jaiotzen da ibaia, Biriatutik ekialdera, 392 metrotako altueran. Ura Xoldokogainako urtegian pilatu eta ibaiaren haranean zehar igarotzen da, zati bat Lapurdiko kostaldeko A-63 autobidearen alboan. Donibane Lohizuneko badian isurtzen da Bizkaiko Golkora, hondartzatik eta Zokoako fortetik hurbil. Badia horretara Urdazuri ibaia ere heltzen da.
Zeharkatutako udalerriak
Ibai laburra izanik, bi udalerri bakarrik zeharkatzen ditu: Urruña eta Ziburu.
Ibaiadarrak
Untsin ibaiak, aipagarria den ibaiadar bakarra du[2]: Arrolako erreka. 8 kilometrotako luzera du eta eskuinaldetik isurtzen da Untsinera. Honek ere ibaiadar bakarra du: Anduretako erreka, 2,5 kilometrokoa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
