Usurbe
Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Usurbe Gipuzkoako erdialdeko mendi bat da, Murumendiko mendilerrokoa. 707 metroko altuera du.[1] Beasaingo udalerrian dago; hain zuzen ere, mendiaren oinean dago Beasaingo herrigunea, hegoaldean.[2]
Remove ads
Gailurreko gurutzea
Usurberen gailurrean gurutze zuri handi bat dago, bai eta Goierri eskualdearen zati handi bati telebista eta irrati seinalea ematen dion telekomunikazio antena erraldoia ere.
Gurutzea 1953ko abuztuaren 23an inauguratu zen, bere eraikuntzan 52 tona material erabili ziren eta 50 lan ordu behar izan ziren.
Espainiako Armadaren helikopteroaren afera
Sakontzeko, irakurri: «1996ko Usurbeko Espainiako Armadaren helikopteroaren afera»
1996ko urriaren 25ean, Espainiako Armadako Paratxutisten Brigadako helikoptero bat bertan erori zen, eta gurutzea kaltetu zuen.
Aurrez, urriaren 20a eta 26 artean, espainiar militarrek maniobrak egin zituzten Goierri eskualdeko mendietan, bertako udalei inongo oharpenik egin gabe. Urriaren 22an, Beasaingo herriaren erdigunetik ibilgailu militarrak igaro ziren.[3]
Goierritarren artean zabaldutako bertsioaren arabera, helikopteroa gurutzean zintzilikatutako ikurrina mozteko ahaleginean ari zela erori omen zen.[3]
Remove ads
Usurbe baserria
Gailurretik metro gutxira, hego-ekialdean, dago Usurbe baserria.[4]
Ibilaldiak
- Murumenditik: 20-30 min.
- Beasaindik: 1 ordu eta 15 minutu
- Ordiziatik: 1 ordu eta 30 minutu
- Mandubitik: 1 ordu eta 45 minutu
- Gurutzea, eta atzealdean Txindoki.
- Antena.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
