Valdespina jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Ermuan From Wikipedia, the free encyclopedia

Valdespina jauregiamap
Remove ads

Valdespina jauregia Ermuan dagoen XVII. mendeko jauregia da. Gaur egun herriko udaletxea da.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Biz­kaiko ar­kitek­turako al­txorretako bat da.[1] Andrés Orbe Larreategi ar­tzapez­pikuak bere jaioterrian eraiki behar zen jauregi baten diseinua Loiolako santutegiko eraikuntza‑la­netan itzal handiko maisu nagusi gisa aur­kituko dugun Sebastian Lekuona ar­kitek­toari eskatu zion, berehala Elgoibar­ko udale­txearen diseinugile modura ere gogoratu behar­ko dugun honi, alegia. Loiolako lanetan buru‑belarri ari zelarik Orbe go­tzainak (1729) deitu zion bere jauregiaren eta Ermuko elizaren dorrea eraiki zi­tzan. Egitasmo honetan, 1733ko abenduan zendu zen arte jardun zuen Lekuonak, ardura honetan bere koinatua zen Jose Zuaznabarrek ordez­katu zuelarik.[1]

Remove ads

Ezaugarriak

Ermuko jauregia, jauregi solte handi bat da, oinplano karratua eta hiru solairutako al­txaera, ganbara gainean duela. Paramentuak hondar‑harri errez egina ditu, bere fa­txada nagusian ia dena harlandu isodomoz eta gainerako fa­txadak harlangaitz zarpeatuz, er­tzetan kuxinduriko harlanduak dituztela. Lau isurial­deko teilatuz eta linter­nadun kupulaz estal­tzen da. Fa­txada nagusiari ate burudun bat ikusten zaio, lerronahasiz­ko baketoiez apaindua eta saihe­tsetan mol­duraturiko bi leiho; goieneko bi solairuetako bost kaleetan mol­durez, gir­nal­daz eta oxkar zatituz zoragarriro apainduriko ukondoetan eskoratuta daude bal­koiak. Fa­txada honen er­tzetan Orbe eta Larreategitarren bi armarri berdin‑berdin daude. Harriz­ko erlai­tzetan landare gaiak dituzten harburuak ditu.[1]

Remove ads

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads