Valierri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Valierri[1] (arabieraz: ولاية, wilāya, pluralez wilāyat, wilayat; urduz eta persieraz: ولایت, velâyat; turkieraz: vilayet) herrialde musulman batzuen azpibanaketa administratiboa da. Kalifa-herriko eta Otomandar Inperioko antzinako probintzien izena zen. Hitza "probintzia" moduan itzuli ohi da, eta baita "gobernazio" moduan ere. W-l-i arabiar hitzetik dator, euskaraz "gobernatu" esan nahi duena: Vali (wāli) batek valierria gobernatzen du. Valierriak, kalifa-herriaren azpian izanda ere, ia subiranoak ziren.
Herrialde askotan daude valierriak, hala nola Aljerian, Marokon, Tunisian, Sudanen, Omanen eta Mendebaldeko Saharan.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads