Vicus

erromatar garaiko hiri bateko auzoa edo herri txikia Antzinako Erroman From Wikipedia, the free encyclopedia

Vicus
Remove ads

Antzinako Erroma hirian, vicus-a (vici pluralean) auzo edo kokaleku bat zen. Errepublikaren garaian, Erromako lau eskualdeak vici-tan banatu ziren. K.a. I. mendean, Augustok hiria berrantolatu zuen helburu administratiboekin, 14 eskualdetan, eta 265 vici-tan[1]. Vicus edo auzo bakoitzak bere funtzionarioen kontseilua zuen, tokiko gaiak gainbegiratzeko. Banaketa administratibo horiek oraindik indarrean dauden bezala erregistratzen dira, gutxienez IV. mendearen erdialdera arte. [2] [3]

Thumb
Ingalaterra iparraldean zegoen Vindolandako kanpalekuaren harresietatik kanpo sortu zen vicus-a ikus daiteke argazkiaren ezkerrean, harresitik kanpo.
Remove ads

Probintzietan sortutako hiri edo herri txikiak

Latinezko vicus hitza Erromatar Inperioko hiri bateko administrazio-unitate txikienari ere aplikatu zitzaion. Gaur egun asko erabiltzen da, halaber, kanpaleku militar (castrum) indartsu baten edo estatuaren jabetzapeko meategi baten ondoan, probintzietan sortutako kokaleku zibilak izendatzeko.[4]

Carmen Fernández Ochoa, Javier Salido Dominguez eta Mar Zarzalejos historialariek honela definitu dute vicus-a:

Landa-habitat elkartu (Festo, De Verborum Signatu, 70), hiri baten mendekoa, erantzukizun politiko, erlijioso, administratibo eta fiskaletan nolabaiteko autonomia duena, eta administratzaileak ditu; horien artean, magistri-ak, edileak, quaestore-ak, kuratore-ak, actore-ak eta decemlectus-ak (Chevallier 1986: 5). Landa-herriez gain, beste adiera bat ere bada, kanpaleku militarren ondoan zegoen zibilen herrixkak aipatzeko erabiltzen dena, zeinei vici ere esaten baitzaie, edota canabae. Kasu horietan, armadaren mendeko jurisdikzioa duten aglomerazioak ziren...[4]

Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads