Vietnamera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Vietnamera[1][2] (tiếng Việt, edo gutxiagotan Việt ngữ), frantziar kolonizazioaren garaian annamera deitua, Vietnamgo hizkuntza ofizial eta nazionala da, biztanleriaren % 86rena. Gainera, herrialdetik at (AEBetan batez ere) bizi diren hiru milioi lagun inguru ere vietnameraz mintzatzen dira. Era berean, Vietnamgo gutxiengo etniko gehienek bigarren hizkuntza gisa hitz egiten dute. Austroasiar hizkuntza familiaren parte da, eta alde handiz hizkuntza talde horretan hiztun gehien dituen mintzaira da. Hiztegiak txineraren eragin handia du. Antzina Chữ Nôm txineraren eragineko idazketa sistema erabiltzen zen, baina egun, alfabeto latindarraz idazten da, zenbait ikur berezi gehituta.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads