Avignon
Frantziako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Avignon[1] (okzitanieraz Avignoun edo Avinhon) Frantziako eta Okzitaniako hiria da, Vaucluse departamenduko hiriburua. Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdean dago, Rodanoren ezkerreko bazterrean. 4 kantonamendutako burua da. 2012an 89.380 biztanle zituen[2] 43,95 kilometro koadrotan banatuta. Hiriko gune historikoa UNESCOren gizateriaren ondare izendaturik dago[3]. Okzitanerazko aldakitzat hartzen den probentzeraz egiten da hirian.
Remove ads
Historia
Galiarren hiria izan ondoren, Avignon erromatar kolonia bihurtu zen Zesar Augustoren garaian, Avenio izenarekin. 536. urtean frankoen eskuetara igaro zen eta bi mende geroago Charles Martelek suntsitu zuen, arabiarrekin elkartu zelako (736-737). Ondoren, Arles erreinu eta Okzitaniako Tolosaren nahiz Proventzako kondeen esku egon zen. Albiarren aurkako gurutzadan katolikoen aurka jardun zuten Avignongo biztanleek.
Filipe IV.a Ederrak Aita Santu frantsesa nahi eta lortu zuelarik, Klemente V.a, Avignon bihurtu zen Aita Santuen egoitza (1309). Zazpi Aita Santu izan ziren Avignonen 68 urtean: Klemente V.a, Joan XXII.a, Benedikto XII.a, Klemente VI.a, Inozentzio VI.a, Urbano V.a eta Gregorio XI.a. Azken horrek Erromara eraman zuen aitasantutza berriro 1377an. Mendebaldeko Zismaren ondorioz (1378-1413), Avignon bi antiaitasanturen egoitza bilakatu zen: Klemente VII.a eta Benedikto XIII.a (Pedro de Luna).
Frantziako Iraultza arte, aita santuek gobernatu zuten Avigonen, ordezkarien bidez. Iraultza garaian, Avignongo herria aita santuen aurka altxatu zen eta Frantziako anexioaren aldeko botoa eman ondoan (1790), 1791n Frantziako hiria osorik bihurtu zen.
Remove ads
Geografia
Kokapena
Rodano ibaiaren ezker aldean dago kokatua, Vaucluse departamenduan, Paristik 653 km hegomendebaldera eta Marseillatik 80 kilometro ipar-mendebaldera.

Klima
Avignonek klima azpitropikal hezea du, Cfa Köppen klima sailkapenaren arabera.
Remove ads
Kultura
| Avignongo gune historikoa: Aita Santuen jauregia, apezpiku multzoa eta Avignongo zubia1 | |
Avignongo Aita Santuen jauregia | |
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iv |
| Erreferentzia | 228rev |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1995 (XIX. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |
Udan Avignongo antzerki eta arte eszenikoen jaialdia ospatzen da.
Garraioa
Avignon Orizo sareak zerbitzatzen du, garraiobide hauek dituen sarea:
Ondarea
Avignondar ospetsuak
Avignonen ondorengo pertsonaiak jaio ziren.
- Pierre Boulle (1912-1994), Le Pont de la Rivière Kwai eta La Planète des singes eleberrien idazlea.
- Alexandro Rodaskoa (1591-1660), misiolari jesuita.
- Mireille Mathieu (1946), abeslaria.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

