Vladimir Atlantov
abeslari errusiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Vladimir Andreievitx Atlantov (errusieraz: Владимир Андреевич Атлантов; Leningrad, 1939ko otsailaren 19a -) Errusiar opera-abeslaria da. Tenorra, Andrei Petrovitx kantariaren semea zen. Gaztetatik nabarmendu zitzaizkion kanturako dohainak, eta hogei urte bete aurretik sartu zen Kirov Antzokiko konpainian. Gero, Bolshoi Konpainian sartu zen, urte batzuetan Milanen ikasi ondoren. Antzoki ospetsuetako eskaerak izan zituen laster: Milango La Scala, New Yorkeko Metropolitan eta Parisko eta Vienako operetakoak, besteak beste. Protagonista ospetsu askoren paperak eginez nabarmendu da: Alfredorena, Verdiren La Traviatan; Don Joserena, Bizeten Carmenen; Otelorena, Verdiren izen bereko operan; eta Mario Cavaradosirena, Pucciniren Toscan. Opera errusiarretako tenor-paper nagusiak ere egin ditu, Txaikovskiren Eugene Onegin eta Piketako Dama eta Mussorgskyren Boris Godunov obretan. Wagnerren obrekin edo baritonoen errepertorio arinagoekin ere aritu izan da; lehenengo kasuan, Walkirian Siegmunden papera betez; bigarrenean, aldiz, Verdiren Don Carlo obran, Rodrigo de Posarena eginez. 1966an, Txaikovski Lehiaketako urrezko domina lortu zuen, eta, hurrengo urtean, Montreal eta Sofiako lehiaketetako lehen sariak.
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads