Volin

From Wikipedia, the free encyclopedia

Volin
Remove ads

Vsevolod Mikhailovitx Eichenbaum, Volin izengoitiaz ezagunagoa, (Voronezh, 1882ko abuztuaren 11 Paris, 1945eko irailaren 18a) errusiar anarkista izan zen. 1905eko Errusiako Iraultzan parte hartu zuelako atxilo hartu eta Siberiara erbesteratu zuten, baina Frantziara ihes egitea lortu zuen (1907). Anarkista egin zen, eta Gerraren Kontrako Nazioarteko Komiteko burua izan zen 1913tik aurrera. 1917an Errusiara itzuli zen, eta joera anarkista guztiak batzeko lanetan jardun zuen. 1920an boltxebikeek atxilotu zuten, baina Europako sindikalista iraultzaileen ordezkarien eraginari esker aske utzi zuten. Alemaniara eta, geroago, Frantziara erbesteratu zen berriro. Iraultza ezezaguna-k, bere obra nagusiak, eragin handia izan zuen geroko anarkistengan, Espainiako Gerra Zibilean batez ere.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads