Vyborg

Errusiako hiria From Wikipedia, the free encyclopedia

Vyborgmap
Remove ads

Vyborg (errusieraz: Выборг, ˈvɨbərk ahoskatua; finlandieraz: Viipuri, ˈʋiːpuri ahoskatua;[1] suedieraz: Viborg, ˈviːbɔrj ahoskatua; alemanez: Wiborg, ˈviːbɔɐ̯k ahoskatua; estonieraz: Viiburi, ˈʋiːpuri ahoskatua) Errusiako hiri bat da, Kareliako istmoan kokatua, San Petersburgotik 138 km ipar-mendebaldera eta Finlandiako mugatik 38 kilometrora. Administratiboki, Leningrad oblastari dagokio.

Datu azkarrak Vyborg Выборг, Administrazioa ...

Mundu eslaviarrak eta mundu eskandinaviarrak bat egiten duten tokian dago, eta batetik bestera aldatu da zenbait aldiz historian zehar. Azkena Bigarren Mundu Gerran izan zen: Sobietar Batasunak Finlandiari kendu zion.

Jarduera ekonomiko nagusia papergintza da. Bestalde, zerbitzu-hiria ere bada, batez ere finlandiar askok Vyborgera jotzen dutelako erosketak egitera (edari alkoholdunak, besteak beste).

Monumentu nagusia gaztelua da, Suediak XIII. mendean eraikia eta Errusiak 1891-1894 bitartean berreraikia.

Liburutegia Alvar Aalto finlandiar arkitektoak egin zuen, eta arkitektura modernoaren erreferente garrantzitsuetako bat da.

Remove ads

Historia

Populazioaren lehen kokagune ezagunak XII. mendekoak dira, Vuoksi ibaiaren ertzean kareliarrak kokatu zirenekoak. 1293an, Suediak Karelia bereganatu ondoren, Torgils Knutsson-ek gotorleku bat eraiki zuen eta, harekin batera, hiria sortu.

1710ean, Petri I.a Errusiakoak gotorlekua bereganatu zuen, eta Vyborg Errusiaren mende geratu zen. Errusiak Finlandia bereganatu zuenean 1808-1809an, Viborg Finlandiako Dukerri Handiaren mende geratu zen, baina Errusiako Inperioan.

1918an, Finlandiak independentzia lortu zuen, eta hiriak, ofizialki, Viipuri izena hartu zuen 22 urtez, 1940an Errusiak berriro ere bereganatu zuen arte. Eta hala geratu zen gerra ondoren ere. Ordu arte, Viipuri Finlandiako bigarren hiririk handiena zen.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Vyborg), Hila ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads