Westerwald

From Wikipedia, the free encyclopedia

Westerwald
Remove ads

Westerwald Alemaniako mendilerro bat da Ipar Renania-Westfalia, Renania-Palatinatua eta Hessen estatuen artean zabaltzen dena. Eskualdeak oinarri bolkanikoa du eta ez du garaiera handirik, mendi altuena Fuchskaute (657m) baita.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Remove ads

Etimologia

Alemanez Wester "mendebaldekoa" da eta wald "basoa", beraz Westerwal mendebaldeko basoa da. Izen honen lehenengo aipamena 1048 urtekoa da, baina XIX menderarte ez zen ohiko izena bihurtu.

Mendiak

Tontor handienak Renania-Palatinatuan daude eta honako hauek dira:

  • Fuchskaute (657 m)
  • Stegskopf (654m)
  • Salzburger Kopf (653m)

Hessengo mendi altuenak:

  • Höllberg (643m)
  • Auf der Baar (618)

Ipar Renania-Westfaliako mendi altuena:

  • Die Höh (598m)

Ibaiak

Ibai nagusia mendialdea hego-mendebaldetik inguratzen duen Rhina da. hego-ekialdetik berriz Lahn ibaia pasatzen da.

Historia

Burdin Aroan zeltak bizi ziren inguru hauetan. La Tène kulturako aztarnak aurkitu dira Dornburg (394 m) mendian. K.a. 380 urtean germaniarrak iritsi ziren eta ondoren erromatarrekin ere borrokatu behar izan zuten zeltek, erromatarren asmo bakarra Rhinaren eskuin aldeko segurtasun lur zati bat eratzea baino ez bazen ere. III mendean Katoak (germaniarrak) izan ziren erromatarrak Limesetatik haratago bidali zituztenak. VI mendean azkenik frankoak nagusitu ziren inguruaz.

X eta XIII mendeen artean Karolingiar Inperioaren barnean herrixka ugari sortu ziren eta Treveris eta Koloniatik misiolariak etorri ziren bertako biztanleak kristautzera. XVI mendean lau lurraldek borrokatu zuten mendilerroaren kontrola lortzeko, hala nola, Maguntzia, Kolonia, Treveris eta Hessen. Napoleondar Gerren ondoren Prusia nagusitu zen. Gaur egun hiru estatutan banaturik dago eskualdea.

Remove ads

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads