X-Men (filma)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

X-Men (euskaraz X-Taldea) 2000ko Bryan Singer estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi filma bat da. Marvel Comics etxeko Jack Kirby eta Stan Lee komikigileen X-Men komikian oinarritua dago. Bertan, Patrick Stewart, Hugh Jackman, Ian McKellen, Halle Berry, Famke Janssen, James Marsden, Bruce Davison, Rebecca Romijn-Stamos, Ray Park eta Anna Paquin aktoreek antzeztu zuten.

Datu azkarrak Michael Kamenen filma, Egilea(k) ...

Izandako arrakastaren ondorioz hainbat jarraipen izan ditu: X2 (2003), X-Men: The Last Stand (2006), X-Men Origins: Wolverine (2009), X-Men: First Class (2011), The Wolverine (2013) eta X-Men: Days of Future Past (2014)[1]. 2006ko filmak baino ez du euskarazko audioa: X-Taldea 3: Azken erabakia.

Remove ads

Argumentua

Etorkizun hurbil batean, gizateriaren bilakerararen ondorioz arraza berri bat sortu da: mutanteak. Botere eta gaitasun berezien jabeak dira, eta bi taldetan banatuak daude: gizateriarekin harreman onak izan eta gizartean integratzearen aldekoak, Charles Xavier (Patrick Stewart) irakaslea buru dutenak, eta gizateriak mutanteak gorrotatzen dituelako gizakiak arraza eskasagotzat jotzen dituzten mutante taldea; azken horien buru Magneto (Ian McKellen) izeneko mutante arriskutsu eta zitala da. Honela, bi mutante taldeen arteko borroka ekidinezina izango da, eta gizateria borroka horren lekuko soila baino ez da izango.

Remove ads

Aktoreak

Remove ads

Kanpo estekak

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads