Xandoain

Longidako herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Xandoain[1][a] Longida udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

1361n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Longidako Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak xandoaindarrak ziren.

Remove ads

Izena

Xandoain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Iaundoain (1098)
  • Yandoayn (1268)
  • Iandoayn (1280)
  • Jandoain (1534)
  • Janduayn (1710)
  • Sandoain (1800)
  • Zandoain (1914)
  • Xandoain (1996)

Geografia

Xandoain Longida ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.

Klima

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Estazio meteorologikoak

Informazio gehiago Hila, Urt ...


Remove ads

Historia

Errege-erreginen jaurerriaren antzinako lekua. Iruñeko Andre Mariak XII. mendetik aurrera lursailak izan zituen udalerrian. 1280an urtean 3 kahitze, lapurreta 1 eta gari laurden bat eta garagar eta olozko kahitze eta erdi zor zituen. 1361 baino lehen hustu behar izan zuten, Ulibeitiko bizilagunei alokatuta baitzegoen. Gero Lope Larekikoak izan zuen, eta Karlos Vianakoak 1460an Joan Beortegiri eman zion. XVI. mendean Murillorena zen.

Oharrak

  1. /ʃanð̞o.áin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads