Ximun Bessonart

lapurtar hamabosteko errugbilaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Ximun Bessonart
Remove ads

Ximun Bessonart (Ezpeleta, 1997ko otsailaren 15a) lapurtar errugbilaria da, harroin postuan aritzen dena. 2022tik Pro D2ko RC Vannesen jokatzen du. 2024ko martxoaren 3an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Ximun Bessonart Senpereko SPUCen hasi zen errugbian. Ondoren Larresoroko Inthalatzen aritu zen, 2014an Biarritz Olympiquek kontratatu zuen arte;[1] biarriztarrekin 5 partida jokatu zituen Pro D2n.[2] 2020-2022 bitartean, Nationalen jokatu zuen, Tarbesen. 2022ko maiatzean, bi urterako kontratua sinatu zuen Pro D2ko RC Vannesekin.[3]

Aitatxi bat amaiurtarra baitu, Nafarroa Garaikoa, Espainiako selekzioan jokatzen ahal du. 2024ko martxoaren 3an egin zuen debuta, Lisboan, Portugalen aurka.[4]

Remove ads

Ibilbidea

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads