Yasid
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Yasid (arabieraz: ياصيد: Palestinako Nablusko Gobernazioko herrixka bat da, Zisjordania iparraldean, Nablustik 15 kilometrora. Palestinako Estatistika Bulego Nagusiaren arabera (PCBS), herrixkak 2.500 biztanle inguru zituen 2017an.[1]
Remove ads
Historia
Yasid izenak «arrano habia» esan nahi du[2].
Hainbat aztarna aurkitu dira, Burdin Arokoak, persiarrenak, erromatar garaikoak, bizantziarrak, kalifato islamikokoak eta Erdi Arokoak.
Demografia
Herrixkan bizi diren familia hedatu (hamule) nagusiak Mashaqi eta Daher dira[2].
Ekonomia
2013ko datuen arabera, hauek ziren herrixkako ekonomiaren sektoreak[2]:
- kudeaketa (% 41)
- nekazaritza (% 40)
- Israelgo lan-merkatua (% 8)
- industria (% 5)
- merkataritza (% 3)
- zerbitzuen sektorea (% 3)
Urte berean, langabezia-tasa %25 ingurukoa zen[2].
Hezkuntza
Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 92,7 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 78,4 emakumezkoak ziren. 2012an, 529 ikasle eta 39 irakasle zeuden herrixkan[2].
Gaur egun, bi eskola publiko (bata mutilena eta bestea neskena) eta haurtzaindegi pribatu bat daude Yasiden[2].
Erlijioa
Bi meskita daude herrixkan, Al-Omari eta Al-Mashaqi Meskita Berria[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
