Zutza

Longidako herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia

Zutzamap
Remove ads

Zutza[1][a] Longida udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

1960n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Longidako Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak zuztarrak ziren.

Remove ads

Izena

Zutza toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Çuça (1071)
  • Çutza (1188)
  • Çutça (1204)
  • Sucza (1274)
  • Suça (1276)
  • Çuça (1366)
  • Cuça (1587)
  • Zuza (1701)
  • Zuza (1802)
  • Zuza (1969)
  • Zutza (1990)

Geografia

Zutza Longida ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.

Klima

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Estazio meteorologikoak

Informazio gehiago Hila, Urt ...


Remove ads

Historia

Ez da 1970eko Izendegian agertzen, eta bai, baina bizi gabe, 1981koan. 1071n jada dokumentatuta dago Landazabalgo Santa Maria monasterioaren dekania gisa, Antso Gartzeitz IV.ak Peñalengo monasterioa Arabako Fortun gotzainari emana. Dirudienez, bertako bizilagun guztiak Erdi Aroan infantziar edo kapare izaera zuten; hala dago jasota 1427rako gutxienez. 1835-1845 bitarteko erreformetara arte, ibarreko diputatuak eta herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidore batek gobernatu zuten. 1850ean parrokoa aurkezteko eskubidea herritarrei zegokien. XX. mendearen hasieran landa kutxa bat sortu zen.

Oharrak

  1. /s̻út͡s̻a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads