Orein

Artiodaktiloen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Hausnarkariak dira, gorputz altu eta liraina dute, eta arrek urtero aldatzen dituzten adarrak dituzte. From Wikipedia, the free encyclopedia

Orein
Remove ads

Oreina ugaztun hausnarkarien taldea da, Cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenarena, adarrak dituena. Artiodaktilo basatien artean handienetarikoa da animalia hau, 100-200 kg-ko pisua daukana.

Artikulu hau animaliari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oreina (filma)».


Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpifamiliak ...

Orohar mundu guztian bizi dira, Antartika eta Australian izan ezik.

Remove ads

Bizilekuak

Ameriketan

Ipar Amerikan, talderik handienak Kanadan bizi dira, Mendi Harritsuetan eta Kostaldeko mendietan, Alberta eta Britainiar Kolunbia artean.

Han bost espezie topa ditzakegu: Karibua (elur-oreina Europan), altzea, orein kanadarra Virginiako oreina eta orein mandoa.

Hego Amerikan, aldiz, Patagoniako hegoaldeko muturrean topa ditzakegu huemul-ak, bertako espeziea.

Asian

Asian, batik bat Ipar Korea, Mantxuria (Txinako ipar-ekialdea) eta Ussuri eskualdean (Errusia).

Afrikan

Ipar Afrikan, Maroko eta Aljeriako Atlas mendietan eta Tunisian.

Europan

Thumb
Orein gorri emeak, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan

Europan, orein gorria (Cervus elaphus) da espezierik ohikoena, eta, basa populazioez gainera, badira abeltzainek haragitarako hazitakoak ere.

Euskal Herrian, basa talderik handienak Gorbeia mendiaren aldean —Araba eta Bizkaia artean— eta Nafarroako mendietan —batez ere Iratiko oihanaren inguruan— bizi dira.

Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads