Miamiko Mastersa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Miamiko Mastersa, urtero AEBetako Florida estatuko Key Biscaynen jokatzen den tenis txapelketa da. ATP World Tour Masters 1000 txapelketetako bat da gizonezkoen zirkuituan, Grand Slam txapelketen ostean garrantzia gehien duten txapelketak alegia. Emakumezkoen zirkuituan 1 taldeko txapelketa da.
Urteko txapelketa garrantzitsuenen artean kokatu behar dugu, horren adibide argia da Grand Slameko txapelketekin batera 64 tenislarien fixturea duen gutxienetakoa dela. Txapelketak irauten duen 12 egunetan zehar, 96 gizon eta 96 emakumek parte hartzen dute banakakoan, eta 32 bikotek binakakoan.
1985. urtean sortua, Lipton International Players Championships izena izan zuen hasiera batean. 2000. urtean, sponsor aldaketa bat medio, Ericsson Open izena hartuko zuen. 2002. urtetik aurrera eta 2007a arte, NASDAQ-100 Open izena izan zuen. Ordutik aurrera Sony Ericsson Open izen daukalarik. Hala eta guztiz ere, "Key Biscayne" bezala ezaguna da komunikabideen artean.
Duen ospea eta historiagatik, zein gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketa egoteak, askorentzako ATP zirkuituko 6. txapelketa garrantzitsuenatzat edukitzea dakar. Lau Grand Slam eta urte bukaeran jokatzen den Tennis Masters Cup txapelketen ostean.