Agira

udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia

Agiramap

Agira Italiako udalerri bat da. Ennako probintzian kokatuta dago, Sizilia eskualdean. 7.671 biztanle ditu, 164,08 kilometro koadroko azaleran banatuta. Salso ibaiko haranaren erdian dago, Ennatik 35 kilometrora. San Filippo d'Argiriò deitu zen 1861 arte, San Filippo Agirakoaren omenez.

Datu azkarrak Agira Aggira, Administrazioa ...
Agira
Aggira
Italiako udalerria
Thumb
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Enna
Jatorrizko izenaAggira
Posta kodea94011
ISTAT kodea086001
HerriburuaAgira
Geografia
Koordenatuak37°39′00″N 14°31′00″E
Thumb
Thumb
Azalera164,08 km²
Altuera650 m
MugakideakAssoro, Catenanuova, Enna, Nissoria, Regalbuto, Gagliano Castelferrato, Ramacca, Castel di Iudica eta Nicosia
Demografia
Biztanleria7.671 (2023ko urtarrilaren 1a)
−551 (2018)
Dentsitatea47 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0935
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakŻebbuġ
Katastro kodeaA070
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaEN
comune.agira.en.it
Itxi

Mugakideak

Agirak honako udalerri hauekin egiten du muga:

Assoro
Catenanuova
Enna
Nissoria
Regalbuto
Gagliano Castelferrato
Ramacca
Castel di Iudica
Nicosia

Geografia

Agira Agrigentotik 141 kilometrora dago, 69 Caltanissetatik, 66 Cataniatik, 162 Messinatik, 184 Palermotik, 144 Ragusatik, 124 Sirakusatik eta 291 Trapanitik. Pozzillo izeneko laku artifiziala, eukaliptoz baso batez inguraturik dagoena, txori askoren habitata da, hauetariko asko migratzaileak dira. Beste erreserba bat -the Riserva di Piano della Corte- Erei mendietan sortu dute, eta Vallone di Piano della Corteko baso mediterraneoko beste erreserba bat izateko prestatzen ari da. Inguruetan, erreka sulfurosoak daude.

Historia

Gaurko Agiran, antzinako sikuloen hiri bat zegoen[1] Agyrion izenekoa (Antzinako greziera: Ἀγύριον - Agyrion), edo Agyrium. Tiranoek gobernatu zuten, Siziliaren erdian ezagunena eta indartsuena Agiris izan zen. Tirano hau Dionisio Zaharraren garaikidea zen eta arrakastaz, Magonek[2] gidatutako kartagotarraei eutsi zien, K.a. 392an, kartagotarrak Agira eskualdea inbaditu zuenean. Greziarrek ez zuten Agira kolonizatu korintoar jeneralak, Timoleonek, azken tiranoa (Apoloniades) egotzi arte, K.a 339an. Harrez geroztik, Sirakusaren jabegoa izan zen[3]. Diodoro Sikulo agiratarraren arabera,[4] Timoleonek 10.000 greziar ezarri zituen Agiran eta eraiki ederrak egin[5], baina ez daude haien aztarnarik hiri modernoa zaharraren gainean sortu delako[6]. Beranduago, Fintias Agrigentokoak kontrolatu zuen Agira baina laster aske izan zen. Zenbait urtefen ondoren, eta Hieron II.arekin aliatzean, Agirak Ameselumeraren lurralde erdia lortu zuen[7]. Diodoro Sikuloren ustez, Herakles fundatu zuen Iolaoren eta Gerionen temenosak baita ondoko lakua ere. K.a. V. mendearen erdian, Agira izan zen lehenengo hiri siziliarra greziar estiloko brontzezko txanponak egitean. Erromatarrek Agirium deitu zioten, eta Zizeronen ustez, hiria aberatsa zen, 250 nekazarik zerealak landatzen zihardutelako, baina pretorren zergak direla eta, langileen kopurua 80ra jaitsi zen[8]. Pliniok zioenez, hiria zergaduna zen[9]. 1063. urtean, normandoek, Roger I.a Siziliakoa konteak zuzenduta, hiria hartu zuten sarrazenoak garaitu ostean Salso ibaiaren ondoan. Muhammad al-Idrisik Shanta Fīlibb deitzen zuen hiria (arabieraz: شنت فيلب ). Urteen zehar, Agira, atzerriko zenbait etxeen pean egon zen, hala nola, Hohenstaufen, Anjou eta Aragoi, 1400ean, Siziliako jabego bilakatu zen arte. Espaniar eta juduen eragina arkitekturan islatzen da, nabarmentzekoa da Agirako sinagoga.

Monumentuak

Agirak zenbait eliz eder ditu, gehienak artelan askorekin. Hauen artean: Chiesa Madre eta Santa Margarita normandar estilokoak. Azken hau XIII. mendekoa, elizbarrutiko handiena da, 13 aldare izanik. Aipagarriak diren beste batzuen artean honako hauek daude: San Filippo, San Antonio Paduakoa eta San Antonio Abate Arabe-bizantiar gaztelua eraikin militarra zen, beranduago Hohenstaufenek berreraiki zutena. Horretako bi dorrek oraindik zutik diraute.

Agirako arona

Europako aronik antzinena, Nicolo Bucariasiren arabera, Agiran dago[10], gaur San Salvatore elizaren barruan integraturik, baina aurretiaz, Santa Croce kaleko sinagogako elementu bat zen, Agirako arabiar auzoan. Juduak egotziak izan ondoren, Santa Croceren oratorioa bilakatu zen. Joan zen mendeko azken urterarte, uste zen atari baten zati bat zela, baina 1996an, Siziliako Teologiako Fakultatearen aldizkarian[11] Benedetto Rocco[12] aronaren inskripzioa deszifratu zuen Jakobaren etxea, etorri, argirantz gabiltza. Juduek esan zuten 1454. urtean egin zela. Orduan argi zegoen atari bat izan beharrean, aldare bat zela[13].

Thumb
Antzinako Siziliako hiriak

Ekonomia

Agira nekazari-gunea da. Ekoiztutako produktuak arbendolak, zerealak, olibak eta mahatsak dira. Bazkaleku handiek ahalbideratzen dute behiak, ardiak eta zaldiak haztea.

Garraioak

Hiriko hegoaldean, tren geltoki bat dago.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.