From Wikipedia, the free encyclopedia
Alfredo Pérez Rubalcaba —sarritan besterik gabe Rubalcaba abizenaz aipatua— (Medio Cudeyo, Kantabria, Espainia, 1951ko uztailaren 28a - Majadahonda, 2019ko maiatzaren 10a) Espainiako Alderdi Sozialistako (PSOE) politikaria izan zen. 1992-1993 bitartean, Espainiako Hezkuntza eta Zientziako ministro izan zen; 1993-1996 bitartean, berriz, Espainiako Presidentetzakoa. 2006ko apiriletik 2011ko uztail arte, Espainiako Gobernuko Barne Arazoetako ministroa izan zen; eta 2010etik 2011ko uztail arte, gobernu horretako lehen presidenteorde eta bozeramaile ere bai.
Zientzia Kimikoetako doktoretza eskuratu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfredo Pérez Rubalcaba |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Alfredo Pérez Rubalcaba |
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.