Antonov Aireportuko gudua, Hostomelgo Aireportuko gudua bezala ere ezaguna, 2022ko otsailaren 24an hasi zen gudu bat izan zen, Errusiak 2022an Ukraina inbaditu zuenean. 2022ko otsailaren 24an, Vladimir Putin-ek, Errusiako Presidenteak, Ukrainan "operazio militar berezi" baten hasiera iragarri eta ordu gutxira, Errusiako Indar Aerogarraiatuen (VDV) tropa errusiarrak Antonov Aireportuan aire-eraso bat egiten saiatu ziren, hura bereganatzeko asmoz. Aireportuak balio estrategikoa zuen,[15] Kievetik 10 kilometro baino gutxiagora baitzegoen, eta, horri esker, tropa errusiarrek tropa eta ekipo astunagoak eraman ahal zituzten airetik, hiria zuzenean mehatxatu ahal izateko.[9] Hala ere, ukrainar armadak kontraeraso batekin erantzun zuen, indar errusiarrak babesik gabe inguratu zituena eta, azkenean, hasierako erasoari aurre egin ziona. Hurrengo egunean ekin zioten berriro ere erasoari errusiarrek, VDVaren beste aire-eraso batekin batera, Bielorrusiako mugatik zetozen errefortzu blindatuen lurreko eraso batekin, Ukrainako defentsak hautsi zituztenak; hala, Errusiako indarrek aireportua bereganatu zuten.[15] Hala eta guztiz ere, Ukrainako ustekabeko erresistentziak Kieveko kapitulazio azkar baten planak zapuztu zituen,[10] eta aireportua kaltetuegia geratu zen lurreratze funtzionaleko pista gisa erabiltzeko.[16]
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Itxi
Guduaren ondorioz, Antonov An-225 Mriya, munduko hegazkinik handiena, bere hangarrean suntsitua izan zen.