From Wikipedia, the free encyclopedia
Artaxerxes II.a Mnemon[1] ((antzinako persieraz: 𐎠𐎼𐎫𐎧𐏁𐏂𐎠; K.a. 436-K.a. 358), Persiar Inperioko erregea izan zen K.a. 404tik hil zen arte. Bere jatorrizko izena Artsazes zen, baina Artaxerxes izena hartu zuen tronu izen bezala.
Artaxerxes II.a Mnemon | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Heriotza | Persepolis, ? (77/78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Persepolis | ||
Familia | |||
Aita | Dario II.a | ||
Ama | Parysatis | ||
Ezkontidea(k) | Stateira (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Akemenestar dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako persiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Zoroastrismoa |
Bere anaia txiki Ziro Gaztearen aurrean bere tronuratze nahia defendatu zuen, azken hau, Cunaxako guduan garaitua eta hila izan zelarik, K.a. 401ean. Bere erregealdiaren amaiera aldera, K.a. 366tik K.a. 358 arte, mendebaldeko satrapen matxinada baten aurrean ere beste hainbeste egin behar izan zuen.
Persiaren beste aliatu batzuk ziren espartarrei ere aurre egin behar izan zien, hauek, Agesilao II.aren agindupean, Asia Txikia inbaditu zutelarik. Espartarrei garaitzeko, Artaxerxes II.ak Atenas, Tebas eta Korinto erosi zituen, Espartaren aurka altxatu ziren hiriak, Korintoko Gerra hasiz. K.a. 386an, Artaxerxes II.ak, bere aliatuak bertan behera utziz, Espartarekin Antaltzidasen Bakea adostu zuen. Hitzarmen honek, Anatoliako kostaldean zeuden Jonia eta Eoliako hiri greziarren kontrola, persiarrei itzuli zien, Esparta, Grezia penintsularrean botere nagusi bezala uzten zuen bitartean.
Grezian izan zuen arrakasta gora-behera, Egipto, arrakastaz matxinatu zena bere erregealdiaren hasieran, independente mantentzen zen. Egipto K.a. 373an birkonkistatzeko saiakera, erabateko porrota izan zen, baina, euren azken urteetan, persiarrek, egiptoar-espartar armada bat garaitzea lortu zuten, hauek Fenizia konkistatu nahian zebiltzanean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.