Batasuna
Euskal Herriko alderdi politikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Batasuna Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista izan zen. 2003ko ekainaren 5etik alderdia legez kanpo zegoen Espainian, baina ez Frantzian. Horregatik, egoitza Baionara mugitu zen. Espainiako justiziaren eta Europar Batasunaren arabera, ETAren beso politikoa izan zen Batasuna.[2] 2013ko urtarrilaren 3an, Baionan emandako prentsaurreko batean alderdia desegiten zela iragarri zen.[1]
Datu azkarrak Bozeramailea, Sorrera ...
Batasuna | |
---|---|
Bozeramailea | Arnaldo Otegi |
Sorrera | 2001 |
Desegitea | 2003 (Hegoaldean)1 2013 (Iparraldean)2 |
Egoitza nagusia | Cordeliers karrika, 38, 2 64100 Baiona |
Ideologia politikoa | Euskal nazionalismo Ezker abertzale Independentismo Sozialismo |
1 Espainiar estatuan legez kanpo 2003tik. 2 Frantzian legezkoa 2013an desegin zen arte.[1] |
Itxi
Ipar Euskal Herrian, Euskal Herria Bai koalizioaren barne egon zen Eusko Alkartasuna (EA) eta Abertzaleen Batasunarekin (AB) batera.