From Wikipedia, the free encyclopedia
Beltxarga arrunta (Cygnus olor) Anatidae familiaren hegaztia da, Cygnus generoan arruntena dena[1].
Beltxarga arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Anseriformes |
Familia | Anatidae |
Generoa | Cygnus |
Espeziea | Cygnus olor Gmelin, 1789 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 147,5 cm |
Altuera | 1,2 m |
Masa | arra: 11,8 kg (helduen pisua) emea: 9,67 kg (helduen pisua) |
Zabalera | 230 cm |
Eguneko zikloa | eguneko |
Ipar Europa, Errusia eta Erdialdeko Asiako hegaztia da eta neguan hegoalderantz migratzen du, mendebaldean Britainiar uharteetara, Frantziara eta Iberiar penintsularen iparraldera. Gaur egun hirietako parkeetako hegazti ohikoa da eta populazio basatiak eta hiritartuak bereiztea zaila izaten da. Hegazti ederra izanik Ipar Amerikan, Australasian eta hegoaldeko Afrikan sartua izan da.
Hegazti handia da, arrek metro eta erdiko luzera eta 2'4 metrotako hego-zabalera hartzen dute, emeak pixkat txikiagoak dira. Arrek batazbeste 10 kilogramotako pisua dute, baina 15 kilogramotara ere iritsi izan dira. Hegaztia erabat zuria da eta moko gorria ditu. Moko gorriari itsatsita luma beltzezko antifaza du. Beltxargaren hankak motzak eta indartsuak dira eta kolore beltza dute. Beltxarga gazteak grisak dira, bizkarraldea ilunagoa dute azpialdea baino. Urtero lumak aldatzen ditu. Aldaketa horrek 4-6 aste irauten ditu eta bitartean ezin izaten du hegan egin.
Beltxargaren gorputz handiak eta hanka motzek lurrean ibiltzeko oso baldarra egiten dute beltxarga baina uretan oso ongi moldatzen da eta hegakera indartsua ere badu[2].
Ugalketa garaian kontinente barneko aintzira eta padura bakartiak aukeratzen ditu, beti ere landaretza ugari duten hezeguneak. Negua igarotzeko ordea kostaldeko eremuak hobesten ditu[2].
Aintziretako ur azpian aurkitzen dituen landareak jaten ditu. Lepoa sartuz eskuratzen ditu. Udaberrian inguruko soroetan aurkitzen dituen haziak jaten ditu eta animaliataz ere elikatzen da dieta osatzeko (igelak, moluskuak, intsektuak[2].
Hegazti taldekoia bada ere ugalketa garaian bakartia eta lurraldekoia bihurtzen da[3]. Beren lurraldean sartzen dena erasotu eta ihesean ere jarraitu egiten dute mokokatuz eta hil ere egin deakete, uretan itota edo gorputzarekin zapalduta. Beltxarga bikoteak betrirako elkartzen dira eta bietako bat hiltzen bada soilik bilatuko dute beste bikotekide bat, baina beti ere dolu aldi bat pasa ondoren[4]. Kumaldi bat izaten dute urteko, domestikaturik daudenek bi ere izan ditzakete.
Beltxargek habia erraldoiak egiten dituzte ur ertzean, bi metrotako diametroa eta lau metrotako altuera hartzera irits daitezkeenak[2]. Habia normalean urtero erabiltzen dute. Bertan 5-8 arrautza zuri jartzen ditu emeak, arrautza hauek Europako hegaztien artean handienak dira. 35-41 egunetan zehar txitatu ondoren jaiotzen dira txitak eta berehala habia utzi eta helduei jarraika igerian hasten dira. 120-150 egun behar izaten dituzte hegaz hasteko, baina negua iritsi artean familia batera mantentzen da. Orduan helduek gazteak bota egiten dituzte eta adin bereko beltxarga gazteek taldea osatzen dute negua igarotzeko[2]. Hiru edo lau urte irauten dute elkarrekin, heldutasun sexuala lortzen duten arte[5].
Johann Friedrich Gmelin naturalista alemaniarrak deskribatu zuen 1789. urtean eta Anas olor izena eman zion. 1803 urtean beste naturalista alemaniar batek, Johann Matthäus Bechstein-ek Cygnus generoa sortu zuen eta beltxarga arrunta Cygnus olor bihurtu zen. Latinez cygnus eta olor izenek "beltxarga" edo "zisnea" esan nahi dute[6].
Ez zaio azpiespezierik ezagutzen[7]. Poloniako beltxargek ordea hanka arroxak dituzte[8].
Europan hegazti sinbolikoa izan da beltxarga. Danimarkako hegazti nazionala da esate baterako[9]. Monarka britainiarrak bere lurraldeetako beltxarga basati ez-markatuen gaineko jabegoa du[10].
Mundu osoan ezagun egin diren hainbat lanetan ere agertzen da:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.