txirrindulari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Bernard Thévenet (Saint-Julien-de-Civry, Saona eta Loira, 1948ko urtarrilaren 10a), ezizenez Nanar deitua, frantziar txirrindulari ohia da. 1970 eta 1981 artean profesionala izan zen. Igotzaile aparta zen eta bere ibilbide profesionalean 100 garaipen baino gehiago lortu zituen. Frantziako Tourra bi aldiz irabazi zuen, 1975 eta 1977an, Eddy Merckxen nagusitasunari amaiera emanez.
Bernard Thévenet | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Julien-de-Civry, 1948ko urtarrilaren 10a (76 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Teka | 1980-1980 |
Peugeot | 1970-1979 |
Wolber-Spidel | 1981-1981 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
bernard-thevenet.com | |
1970. urtean egin zen ezagun, Tourmaleteko etapan, Frantziako Itzulian lehen aldiz parte hartu zuenean. 1973an, Frantziako txapelketa irabazi ondoren, bigarren geratu zen Frantziako Tourrean, Luis Ocaña espainiarraren atzetik. Hurrengo urtean ezin izan zuen Itzulia amaitu, eta 1975. urtera arte itxaron behar izan zuen munduko txirrindularitza proba inportanteena irabazteko eta Eddy Merckx belgikar txapeldunaren nagusitasunari amaiera emateko. 1977an berriro irabazi zuen, Hennie Kuiper holandarraren eta Lucien Van Impe belgikarraren aurretik. Egun bakarreko zenbait proba irabazi zituen eta bosgarren geratu zen 1974ko munduko txapelketan. 1972ko Romandiako Itzulia eta 1975 eta 1976ko Dauphiné Libéré ere irabazi zituen. 1981ean utzi zuen txirrindularitza. 1996an Frantziako selekzioaren entrenatzaile izendatu zuten, munduko txapelketarako.
1969
1970
1971
1972
1973
1974
1975
1976
1977
1980
1981
Itzuli Handia | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 31. | — | — |
Frantziako Tourra | 35. | 4. | 9. | 2. | UT | 1. | UT | 1. | UT | — | 17. | 37. |
Espainiako Vuelta | — | 44. | — | 3. | UT | — | — | — | — | — | 14. | — |
Munduko Txapelketa | — | 13. | 39. | — | 5. | 6. | 28. | — | — | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Aurrekoa Eddy Merckx |
Frantziako Tourraren irabazlea 1975 |
Ondorengoa Lucien Van Impe |
Aurrekoa Lucien Van Impe |
Frantziako Tourraren irabazlea 1977 |
Ondorengoa Bernard Hinault |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.