politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Unai Rementeria Maiz (Mundaka, Bizkaia, 1973ko abuztuaren 10a) abokatu, ekonomialari eta politikari jeltzale bizkaitarra da, 2015etik 2023ra arte Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia izandakoa.
Unai Rementeria | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2015eko uztailaren 1a - 2023ko uztailaren 5a ← Jose Luis Bilbao - Elixabete Etxanobe →
2009ko apirilaren 3a - 2011ko ekainaren 30a - Mireia Zarate Agirre → Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia
2007ko ekainaren 16a - 2013ko urtarrilaren 14a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Mundaka, 1973ko abuztuaren 10a (51 urte) | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | abokatua, politikaria eta ekonomialaria | ||||||
Kidetza | Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Tabernari baten semea,[1] Mundakan ezkondua dago eta bi seme ditu. Kirolzalea (korrika, mendia, pilota...), Athletic futbol taldearen eta Mundakako Arraun Taldearen sozioa. Mundakako Atorrak elkartearen kidea.[2] Euskara eta gaztelera menperatzen ditu,[3] eta ingeles maila ertaina du.[2]
Formakuntzaz Zuzenbide lizentziatua da eta Ekonomian diplomatua Deustuko Unibertsitatean; Zuzenbide Administratibo eta Urbanistikoan diplomatua; Praktika Juridikoan masterra Bizkaiko Abokatuen Elkargoan; Zuzenbide Urbanistikoan masterra Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; eta kontabilitate publiko eta pribatu ikasketak ditu.[3] ELA sindikatuko kidea izan zen.[2]
Ibilbide profesionala 1999an hasi zuen, Nabarnizko idazkari-interbentore postua eta abokatu jardun pribatuarekin uztartuz (Zuzenbide Administratiboan espezializaturik): lehenik Sanz & Saiz Abogados bulegoan (1999-2002) eta gero Ibarrondo & Lamikiz bulegoan (2002-2007). 1999-2007 arteko tarte honetan udal askorentzat aholkulari gisa aritu zen Hirigintza, Ingurumen eta Zuzenbide Administratibo arloetan. 2007-08 artean Euskal Trenbide Sarea enpresa publikoaren sail juridikoan lan egin zuen. 2008an Bizkailur sozietate publikoan (geroko Bizkaiko Foru Aldundiaren Azpiegiturak bihurtuko zena) lan bera egin zuen.[3]
2009 urtean Alakrana atunontziaren bahiketan paper garrantzitsua jokatu zuen, arrantzaleen familien babesean.
Mundakan, 1999ko udal hauteskundeetan EAJ-ren hautagaien artean aurkeztu zen independiente gisa; hirigintza zinegotzi eta alkateorde izan zen 1999tik 2007ra. 2007tik 2013ra herriko alkatea izan zen.
EUDELen lurralde batzordeko kidea izan zen 2007-10 artean.
Eusko Alderdi Jeltzalean, Asanblada Nazionalaren kidea izan zen, eta Bizkai Buru Batzarreko kidea 2008 eta 2012 artean.[4] Sabino Arana Fundazioko kidea.[2]
Eusko Legebiltzarrean legebiltzarkidea izan zen 2009-2011 artean.
Bizkaiko Batzar Nagusietan, 2011an batzarkide hautatu zuten eta EAJ-ren taldearen bozeramaile izan zen. 2013ko urtarriletik 2015ko maiatzera arte Foru Aldundiko Presidentziako diputatu eta bozeramaile izan zen[3] Jose Luis Bilbaoren gobernuan. 2015eko uztailetik Ahaldun Nagusia da.[5] 2019ko foru hauteskundeen ondoren kargua berritu zuen. 2022ko irailean publiko egin zen 2023an ez zela berriz kargurako aurkeztuko. Hain zuzen ere, 2015eko inbestidura saioan karguan bi legealdi soilik emango zituela adierazi zuen.[6]
Unai Rementeriaren gestioari egin zaizkion zenbait kritika:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.