eraikitako euskal ondare nabaria Sestaon From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaiko Labe Garaiak edo Altos Hornos de Vizcaya (AHV) 1902an sorturiko enpresa siderometalurgikoa izan zen. Euskal Herriko industria metalurgikoaren enpresa garrantzitsuena izan zen. Era berean, XX. mendearen zati handi batean Espainiar estatuko garrantzitsuena ere izan zen. Garai onenetan 14.000 langiletik gora izatera heldu zen (1969ko datuak[1]); 1980an, siderurgia sektorean industria-birmoldaketak hasi zirenean, 11.000 lanpostu zuzen eta 40.000 induzitu ziren.[2]
Bizkaiko Labe Garaiak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta industria ondarea |
Jarduera sektorea | Burdingintza eta financial service activities, except insurance and pension funding (en) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Q125894091 |
Enplegatuak | 14.330 (1969) |
Agintea | |
Lehendakaria | Tomás Zubiria Ybarra eta Victor Txabarri Anduiza |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Jabea | ArcelorMittal |
Historia | |
Sorrera | 1902ko apirilaren 29a |
Ondorengoak | Aceralia (en) eta ArcelorMittal Sestao |
Desagerpena | 1996ko uztaila |
Bizkaiko burdinak garrantzi berezia izan zuen industrializazio prozesuan. Lehen aipatu diren burdinolek, eta Somorrostrotik ateratzen zen kalitate handiko metalak merkatu ona zuten Europako Atlantikoan. Gainera, Bilboko portua leku estrategikoa zen nazioarteko merkataritza hori egiteko: produkzio lekutik gertu, Gaztelako artilearen portu naturala zen, Europan asko kontsumitzen zen produktua[3]. Barkuek artile hori garraiatzen zuten, eta burdina pisua emateko erabiltzen zuten[4], bereziki Ingalaterrara[5], baina baita Amerikara ere[6]. Burdina zeramatzaten itsasontziek bueltako bidean beste produktu batzuk ekartzen zituzten, eta bide horretan garrantzia hartu zuen Bilbo-Cardiff bideak: Galesera burdina eramaten zen eta bueltan ikatza ekarri, Asturiasen produzitzen zena baino kalitate hobea zuena[7]. 1856an egoera guztiz aldatu zen: Henry Bessemerrek bere izena daraman prozesua patentatu zuen[8]. Bizkaiko burdinak askoz emaitza hobeak ematen zituen, fosforo gutxi zuelako; Erresuma Batura egindako esportazioak biderkatu ziren[9]. 1863tik aurrera burdinaren salmenta erraztu zen, fiskalitatea aldatzearen ondorio[10].
Bilbo-Cardiff garraioak burdina eramaten zuen eta kalitate handiko ikatza ekarri. Hori baliatuz, Barakaldo eta Sestao inguruan industria berria sortzeko aukera zegoen. 1880ko hamarkadarako Nuestra Señora del Carmen (1854an sortua) eta San Francisco del Desierto enpresak zeuden itsasadarrean behera. Bigarrena, "La Mudela" izenaz ere ezaguna eta Sestaoko Desertun kokatua, 1880an sortu zen.[11]. 1886an José Martínez Rivasek erosi zuen eta Altos Hornos San Francisco izena hartu zuen. 1882an, Sestaon La Vizcaya (Sociedad Anónima de Metalurgia y Construcciones Vizcaya) sortu zuten hainbat inbertsorek, eta 1892an La Basconia Basaurin[12][13]. Honen ondoan eraiki zuten Sociedad Anónima Iberia 1890ean. Industria guzti honek ez zuen ikatz nahikorik, eta horretarako 1894an La Robla trenbidea sortu zen, León eta Palentziako probintziatik ikatz merkeagoa ekartzeko[14][15]. 1895 iritsi zenean 14 siderurgia fabrika garrantzitsu ziren Bizkaian, eta laster hasi zen elkartze prozesu bat, Bizkaiko Labe Garaiak sortzeko bidean.
Lehen pausoa "Nuestra Señora del Carmen" modernizatzea izan zen, eta izena aldatzea: 1882tik aurrera Altos Hornos de Bilbao izatera pasa zen, Bessemer eta Martin-Siemens prozesuak aurrera eraman zitzakeen enpresa zen[11]. Enpresa hau Ybarra familiarena zen, kanpoko kapital askorekin. Pedro Pascual Gandariasen "La Vizcaya" enpresak 1888tik aurrera produktu elaboratua egiteari ekin zion, Cockerill enpresaren teknologia sartuz, Robert konbertidoreekin eta Siemens labeekin[11]. Francisco Goitia Ostolaza enpresari gipuzkoarrak latorri enpresa bat sortu zuen Beasainen, baina ikusita siderurgiaren negozioak gorakada zuela Ezkerraldean, Goitia y Compañía enpresa sortu zuen Sestaon, 1890tik aurrera Compañía Anónima La Iberia izena hartu zuena. Enpresa honek La Vizcayari erosten zion materiala, eta bere soberakinak berriro berari saltzen zizkion[16]. 1892tik aurrera enpresa hauek elkartzeko saiakera egin zen. Jose Villalonga Gipuló eta Luis Zubiria Ybarrak Victor Txabarri eta Pedro Pascual Gandariasekin negoziazioa ireki zuten ahalik eta 1901ean fusionatzea erabaki zuten arte. La Iberiak enpresa horiekin batzea eskatu zuen. 1902ko apirilaren 29an sortu zen, ofizialki, Bizkaiko Labe Garaiak. Ybarra-Zubiria-Vilallongak, Txabarrik eta Gandarias-Durañona familiek zituzten akzio gehienak. Enpresa berria Euskal Herriko handiena izan zen, 200 bulegoko langile, 14 ingeniari, 65 kontramaestre, 5.420 langile eta 230 meatzarirekin[17].
Altos Hornos de Vizcaya 1902ko apirilaren 29an sortu zuten Bilbon, honako enpresak fusionatu ondoren: Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Aceros de Bilbao, La Vizcaya eta La Iberia. Enpresa hauek Europa osoan zehar esportatu zuten burdin bizkaitarra, eta lehiakortasuna hobetzeko bat egin zuten. Fundazioan, herrialde osoko enpresaburuk handiena izan zen eta bere egoitza nagusia Sestaon zegoen, burdin meategien eta portuaren ondoan kokatutako udalerria, hain zuzen ere. Leku estrategikoa, beraz.
AHVren sorrerak komertzioa sendotu zuen, eta horri esker, ontziola berri asko sortu ziren, Astilleros del Nervión eta Compañía Euskalduna.
AHVak altzairua hornitzen zuen, baina minerala, langileak, lanabesak eta trenbide sare egonkor bat behar zituen, eta horrek Bizkaiko industrializazio erraldoia eta enpresa dibertsifikazioa eragin zituen.
Gerrate Zibilaren ondoren, Bizkaiko Labe Garaiek landa-exodoa erakarri zuten, eta Bilbo Handiko ekonomiaren dinamizatzaile bihurtu ziren, Espainia osoko etorkinak bereganatuz. Hortaz, Bilbo Handia estatu osoko hirigunerik handienetarikoa bihurtu zen. Horren ondoren, 1994an, CSI (Corporación de la Siderurgia Integral) deituriko taldea sortu zen, 1997an Aceralia Corporación Siderúrgicaren jatorria. Gaur egun, Arcelor taldearen parte da.
1980-1990eko hamarkadan krisiak gogor jo zuen Euskal Herri osoa, Bilbo Handia batez ere, eta AHV enpresa zaharrak ateak itxi zituen eta horrekin batera, Astilleros Euskalduna bezalako enpresek ere. Gaur egun, berrindustrializazioa gauzatu ostean, Acería Compacta de Bizkaia - ACB deituriko enpresa sortu da, CSP teknologia bidez urtean 3 milioi tona altzairu ekoizten dituenak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.