From Wikipedia, the free encyclopedia
Bảo Đại, Nguyễn Phúc Vĩnh Thụy jaioa, (Huế, Frantziar Indotxina, 1913ko urriaren 22a - Paris, Frantzia, 1997ko uztailaren 30a) Vietnamgo azken enperadorea izan zen, 1925etik 1945era bitartean.
Bảo Đại | |||||
---|---|---|---|---|---|
1949ko ekainaren 14a - 1955eko urriaren 26a ← Nguyen Van Xuan (en) - Ngô Đình Diệm →
1926ko urtarrilaren 8a - 1945eko abuztuaren 25a ← Nguyễn Hoằng-tôn (en) - baliorik ez → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Nguyễn Phúc Vĩnh Thụy | ||||
Jaiotza | Huế, 1913ko urriaren 22a | ||||
Herrialdea | Annam Frantzia | ||||
Lehen hizkuntza | Vietnamera | ||||
Heriotza | Paris, 1997ko uztailaren 30a (83 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Passy hilerria Grave of Bao Daï (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko minbizia | ||||
Familia | |||||
Aita | Nguyễn Hoằng-tôn | ||||
Ama | Hoang Thi Cuc | ||||
Ezkontidea(k) | Nam Phuong (en) Bùi Mộng Điệp (en) Lê Thị Phi Ánh (en) Monique Vinh Thuy (en) | ||||
Seme-alabak | |||||
Leinua | Nguyễn dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Lycée Condorcet (en) Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua Cours Hattemer (en) Lycée Lakanal (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa Vietnamera txinera klasikoa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Itsasoz-haraindiko zientzien akademia | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Vietnamgo Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Konfuzianismoa Mahāyāna | ||||
1925ean Khải Định bere aita hil zelarik, enperadore-titulua heredatu zuen. Hala ere, 1932ra arte Frantzian segitu zuen ikasketak egiten. Hurrengo urtean bertan, bere agintea eskuratu nahiz, lehen ministroaren kargua kendu zuen, eta bera geratu zen enperadore. Hasieran herriarekin bateraturik nahi izan zuen gobernatu: monarkia konstituzionala eta mandarin-sistema aldarrikatu zituen, eta justizia eta irakaskuntza eraberritu nahi izan zituen. Hala ere, Frantziaren administrazio kolonialari men egin zion. 1945ean, japoniarrek Vietnam hartu zutelarik, Frantziarekiko itunak eten eta Asiako Sortalde Handiaren alde azaldu zen. Ho Chi Minhek errepublika aldarrikatu zuenean, bere kargua utzi eta Hong Kongera alde egin zuen. 1948an Frantziak Vietnamen burujabetasuna onetsi zuenean, gobernua antolatu nahi izan zuen berriro, baina huts eginik, Frantziara erretiratu zen, bere titulua galdu gabe, hala ere. 1954an, Estatu Batuetako gobernuak hala eskaturik, Ngo Dinh Diem gobernuburu izendatu zuten. Hark, 1955eko erreferendumean, monarkia ezabatu zuen. Orduz geroztik, Bao-Dai Frantzian bizi izan zen, erbesteraturik, eta 1997an hil zen, Nizatik gertu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.