Irundar ospetsua From Wikipedia, the free encyclopedia
Carlos Blanco Aguinaga (Irun, Gipuzkoa, 1926ko azaroaren 9a - La Jolla, San Diego, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2013ko irailaren 12a)[1] irakaslea, idazlea, frankismoak erbesteratutako intelektual ezkertiarra izan zen.[2] Euskadiko Ezkerreko militantea izan zen, eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle.
Carlos Blanco Aginaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1926ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | San Diego, 2013ko irailaren 12a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | El Colegio de México |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | eleberria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euskadiko Ezkerra |
Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, familiarekin, 1936ko irailean, Irundik Hendaiara joan behar izan zuen bertan babesa hartzeko. Ondoren, familia Mexikora joan zen.[3] Han Luis Vives ikastetxean ikasi zuen. Beka bati esker Harvad Unibertsitatera joan zen; han Literatura lizentzia lortu zuen (1948). Hilabete batzuk marinel moduan ibili ondoren, berriro ere, Mexikora itzuli zen eta bertako El Colegio de Méxicon doktoreago tesia egin zuen. Tesia Miguel de Unamunori buruzkoa izan zen (Unamuno, teórico del lenguaje). Urte horietan erbesteratuen familia askorekin erlazionatu zen, besteak beste, Yomí García Ascot, Maria Luisa Elio, Manuel Durán, Ramón Xirau, Tomás Segovia, Ángel Palerm, Roberto Ruiz, Lucinda Urrusti eta beste asko ezagutuz.[4] Erbestearen mundutik kanpo, garaiko intelektuak beste asko ezagutu zituen, esaterako, Luis Buñuel, Carlos Fuentes, Octavio Paz. Ramón Xirau eta Octavio Pazekin batera Revista Mexicana de Literatura aldizkaria (1956-1957) sortu zuen. Garai horietan haren lehenengo lanak hasi ziren plazaratzen, Presencia (1948-1950) aldizkarian alegia. Baita ere El Colegio de Méxicoren Filologia saileko Nueva Revista de Filología Hipánican hasi zen idazten. 1953an Ohio State Universityn hasi zen lanean eta, ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan aritu zen literatura irakasten: Baltimoreko Johns Hopkins Universityn, Austingo University of Texasen, University of Californian; azken honetan, San Diego (Kalifornia)ko Literatura Sailean Espainierako Saila sortu zuen. Azken unibertsitate horretan, 1969an hasi zen MAYA (Gazte Mexikar-amerikar Elkartea) izeneko elkartearekin kolaboratzen. Talde hori ikasle txikanoen elkartea zen. Ikasle txikano eta afroamerikarrekin, bestetik, "hirugarren munduko" ikastetxearen proposamena bultzatu zuen; honen helburu nagusia gutxiengoen artean kategoria handiko irakaskuntza ezartzea zen. Ikasleek ekimenerako, Patrice Lumumbaren eta Emiliano Zapataren izenak erabiliz, Lumumba-Zapata College izena proposatu zuten.[5]
1958an Guggenhein beka bat lortu zuen eta horri esker Europara joan zen, Frantziara hain zuzen. 1964an Espainiara joan zen lehengo aldiz.[6] 1980ko hamarkadan, Euskal Herriko Unibertsitatea sortzen ari zenean, proiektuan parte hartzeko Koldo Mitxelenaren gonbidapena jaso zuen. Ondorioz, 1980tik 1985ra katedradun moduan lan egin zuen EHUn.[7] Urte haietan Euskadiko Alderdi Komunistako militantea zen, eta talde horrekin Euskadiko Ezkerra alderdian sartu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.