Châtelperroniar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Châtelperroniar hego-mendebaldeko Frantzian, Euskal Herrian eta iparraldeko Espainian izandako Goi Paleolitoko lehendabiziko kultura arkeologikoa izan zen. Izena Châtelperrongo la Grotte des Fées leizetik datorkio.
Historiaurreko aroak |
Pleistozenoa |
|
|
|
Holozenoa |
|
|
Antzinako Mousteriar kulturan sortua, bere ezaugarri nagusia levallois teknika erabiltzea izan zen. K.a. 35.000 eta K.a. 29,000 urteen artean iraun zuen. Bere industriak trena koskadunak eta aho bakarreko laban kurbatua sortu zituen. Horretarako, bere ondorengoa izan zen aurignaciar aldian ez bezala, bolia erabili ohi zuten[1].
Kultura honen egileak neanderthalak ez ote ziren eztabaidatua da[2][3]. Frantziar adituek Châtelperroniar eta Gravettiar kulturak bat egiten dituzte Périgordiar izenpean, haientzat Behe Perigordiarra Châtelperroniaren baliokidea izanda[4][5][6]