Clark Gable
zinema aktore estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
William Clark Gable (Cadiz, Ohio, 1901eko otsailaren 1a - Los Angeles, Kalifornia, 1960ko azaroaren 16a)[1] Ameriketako Estatu Batuetako aktore bat zen, Oscar sariaren irabazlea eta soinudun zinemako hastapenetako izar handienetakoa.[2] Gizonezko aktore ospetsuenetako bat izan zen Hollywoodeko zinema klasikoan.[3]
Clark Gable | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Clark Gable |
Jaiotza | Cadiz (Ohio), 1901eko otsailaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Clark Gable Museum (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1960ko azaroaren 16a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | William H. Gable |
Ama | Adeline Herschelman |
Ezkontidea(k) | Josephine Dillon (en) (1924ko abenduaren 18a - 1930) Maria Franklin (en) (1931ko ekainaren 19a - 1939) Carole Lombard (1939ko martxoaren 29a - 1942ko urtarrilaren 16a) Sylvia Ashley (en) (1949ko abenduaren 20a - 1952) Kay Williams (1955eko uztailaren 11 - 1960ko azaroaren 16a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Josephine Dillon (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta aktorea |
Altuera | 184 zentimetro |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | American Legion (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
clarkgable.com | |
| |
1924an Hollywoodera joan zen, baina, paper garrantzitsurik jasotzen ez zuenez, antzerkira itzuli zen. The Last Mile antzezlanean bikain aritu ostean, 1930ean, MGMk zinemarako lehen kontratua luzatu zion. Haren lehen papera aurrekontu txikiko film bateko pertsonaia gaiztoarena izan zen arren, ikusleek gutun franko igorri zioten, haren ahots eta itxura boteretsua zirela eta. Estudioa berehala jabetu zen Gableren erakargarritasun indarraz.
Haren ospea handitu nahian, MGMk emakume famatuen aldean paratu zuen: Norma Shearer, Greta Garbo, Jean Harlow eta Joan Crawford, besteak beste. Jean Harlowekin sei filmetan agertu ostean, Clark Gablek film arrakastatsuenetan parte hartu zuen. Horrek "Hollywoodeko erregea"[4] bihurtu zuen, eta 1930 eta 1940ko hamarkadetako izar handiena izan zen.
Bere unerik gorena 30eko hamarkada izan zen, The secret six (George Hill) eta A Free Soul filmek arrakasta lortu zutenetik. Gablek aktore nagusi onenaren Oscar bat irabazi zuen It Happened One Night filmagatik, Frank Caprak 1934an zuzendu zuen filma. Hala ere, gehiago ezagunagoa da Victor Flemingek zuzendutako Gone with the Wind (euskaraz, 'Haizearekin joana') zinemako klasikoan egindako lanagatik, 1939an estreinatutako filma. 1935ean, Oscarrerako ere izendatu zuten, Mutiny on the Bounty parte hartzeagatik. 1950eko hamarkadan, arrakasta batzuei esker eutsi zion ospeari, batez ere western edo komediari esker; besteak beste, Mogambo (John Ford, 1953) nabarmendu zen, eta aktoreak berak esan zuen bere karrera film handi batekin ixteko aukera espero zuela. Ez zuen aurkitu aukera hori 1960an film mitiko batean protagonista izan zen arte, arrazoi askorengatik: The Misfits filma Marilyn Monroe eta Montgomery Cliftekin batera. Filmaketa 1960ko azaroaren 4an amaitu zen, Gable hil baino hamabi egun lehenago. Filma 1961eko otsailaren 1ean estreinatu zen.