From Wikipedia, the free encyclopedia
Claudette Colvin (1939ko irailaren 5a) Alabamako emakume afro-amerikarra eta erizain erretiratua da.[1][2] Historialari batzuen iritziz, Afro-amerikarren eskubide zibilen mugimenduaren aitzindaria da.
Claudette Colvin | |||
---|---|---|---|
1969 - 2004 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Claudette Colvin | ||
Jaiotza | Montgomery, 1939ko irailaren 5a (85 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | New York | ||
Talde etnikoa | Estatubatuarra afro-amerikarra | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Washington High School (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | eskubide zibilen aldeko ekintzailea eta unlicensed assistive personnel (en) | ||
Parte-hartzailea
| |||
Kidetza | NAACP |
Colvin Booker T. Washington High School-eko ikaslea zen Montgomery konderrian (Alabama) 1955eko martxoaren 2an. Egun horretan, 15 urte zituela, uko egin zion eserlekua uzteari autobusean emakume zuri bati, eta atxilo hartu zuten horregatik.
Gertaera hura bederatzi hilabete lehenago jazo zen Rosa Parks-ena baino. Arrazoi berberagatik atxilotu zuten Parks 1955eko abenduaren 1ean,[3] baina hari gertatutakoak oihartzun eta eragin handiagoak izan zituen ondoren piztuko zen eskubide zibilen aldeko borrokan. Izan ere, Colvin haurdun geratu zen berehala[4] eta, ama gazte eta ezkongabea izanda, NAACP mugimenduak zalantzan jarri zuen haren izen ona sinbolo gisa erabiltzeko eskubide zibilen alde, eta Rosa Parks langile heldua hobetsi zuen zeregin horretarako.[5][6][7][7][4]
Geroago, Colvin New York-era aldatu zen, beste seme bat izan zuen[8] eta erizain gisa jardun zuen lanean zahar egoitza batean hogeita hamabost urte, harik eta 2004an erretiratu zen arte. Ez da inoiz ezkondu.
Rita Dove poeta estatubatuarrak "Claudette Colvin lanera doa" poema idatzi zuen, On the Bus with Rosa Parks[9] liburuan argitaratua 1999an. John McCutcheon folk kantariak musikalizatu egin zuen poema hori.[10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.