From Wikipedia, the free encyclopedia
Clive Staples Lewis ( Belfast, Ipar Irlanda, 1898ko azaroak 29, Oxford, Ingalaterra, 1963ko azaroak 22), C.S. Lewis bezala ezaguna, bere lagunentzat Jack, mediebalista, kristau apologista, literatur kritikoa, nobelagile, akademiko, irratiko esatari eta saiakera-idazle britaniarra da. Batez ere bere fikziozko nobelengatik ezaguna, The Screwtape letters, The Chronicles of Narnia eta Cosmic Trilogy, baita bere saiakera apologetikoengatik ere: Mere Christianity, The Problem of Pain eta Miracles besteak beste.[1]
C. S. Lewis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Clive Staples Lewis |
Jaiotza | Belfast, 1898ko azaroaren 29a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Belfast Oxford |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
Heriotza | Oxford, 1963ko azaroaren 22a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Holy Trinity Church (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Albert James Lewis |
Ama | Florence Augusta Hamilton |
Ezkontidea(k) | Joy Davidman (1954 - 1960) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Wynyard School (en) Malvern College (en) Campbell College (en) University College, Oxford (en) (1917 - 1925) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | William T. Kirkpatrick |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, unibertsitateko irakaslea, teologoa, poeta, eleberrigilea, filosofoa, mediebalista, autobiografialaria, literaturan aditua, saiakeragilea, gidoilaria, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, haur literaturaren idazlea, filologoa, hizkuntzalaria, literatura historialaria, esataria eta letrazalea |
Lantokia(k) | Londres |
Enplegatzailea(k) | Magdalen College (1925 - 1954) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Dante Alighieri, Gilbert Keith Chesterton, William Morris, Arthur Balfour, Joseph Butler (en) , Helen Beatrix Potter, Henry Rider Haggard, Edith Nesbit, William Butler Yeats, William Blake, Thomas Traherne (en) , George MacDonald, Herbert George Wells, Evelyn Underhill, Lord Dunsany, John Milton, Aristoteles, Platon, J. R. R. Tolkien eta Geoffrey Chaucer |
Mugimendua | Inklingsa |
Izengoitia(k) | N. W. Clerk eta Clive Hamilton |
Genero artistikoa | mirabilia (en) fantasia zientzia-fikzioa Apologetika |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Somerset Light Infantry (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Lewis J.R.R. Tolkien-en lagun mina izan zen. Egile biak Oxford Unibertsitateko kide ospetsuak izan ziren eta “Inklings” literatura taldeko parte hartzaile gogotsuak. Bere oroitzapenetan idazten duenez, Irlandako Elizan bataiatu zuten, baina nerabezaroan fedea galdu zuen. J.R.R. Tolkien eta beste lagun batzuen eraginez, 30 urte zituenean gutxi gorabehera, Lewis kristautasunera itzuli zen. Kristautasunera bihurtzeak eragin handia izan zuen bere lanetan, eta kristautasunari buruzko bere irratsaioak gerra garaian oso txalotuak izan ziren.
1956an Joy Gresham (jaiotzez Joy Davidman) idazle estatubatuarrarekin ezkondu zen[2], bera baino 17 urte gazteagoa. Hezurretako minbiziarekin hil zen emaztea lau urte geroago, 45 urterekin. Lewis hiru urte geroago hil zen, 1963an, giltzurruneko gaitz batengatik
Lewisen lanak 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli dira eta milioika kopia saldu urteetan zehar. The Chronicles of Narnia dira gehien salduak, teatroan, telebistan eta zineman ezagutarazi eta ospetsu eginik. Horren adibide, 1988an BBCko telesaila, eta zineman The Lion, the Witch and the Wardrobe ( 2005 ), Prince Caspian ( 2008) eta The voyage of the Dawn Treader ( 2010 ). Azken hauen arrakastaren ondorioz The Silver Chair eta The Screwtape letter-en egokitzapenekin hasi dira.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: C. S. Lewis |
1993an, Richard Attenborough-k Shadowlands zuzendu zuen, C.S. Lewis-ek bere emazte Joy Gresham-ekin zuen harremanari buruzkoa. Aurretik, William Nicholson gidoilariak telebistara eraman zuen istorioa, bi BAFTA sari irabaziz.
The Chronicles of Narnia nobelak zinemara eraman ziren, Walt Disney Pictures eta 20th Century Fox-en eskutik. Orain arte hiru pelikula egin dira : The Chronicles of Narnia: The Lion, the Witch, and the Wardrobe ( 2005 ), The Chronicles of Narnia: Prince Caspian ( 2008 ) eta The Chronicles of Narnia : The Voyage of the Dawn Treader ( 2010 ).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.