Cristina Narbona
madrildar ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
María Cristina Narbona Ruiz (Madril, 1951ko uztailaren 29a) madrildar ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria da. Senataria Madrilen, Espainiako Senatuko lehen presidenteordea eta Espainiako Langile Alderdi Sozialistako presidentea izan da.[1]
Datu azkarrak Espainiako senataria, 16. PSOE-ko Presidentea ...
Itxi
Diputatuen Kongresuan diputatu izan zen Madrilen eta Almerian, VI.,VIII. eta X. legegintzaldietan, eta goi-karguetan aritu zen Espainiako Gobernuan Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendari nagusi 1991 eta 1993 bitartean, eta Ingurumen eta Etxebizitzako estatu-idazkaria 1993 eta 1996 bitartean. Ingurumen ministroa izatera iritsi zen 2004 eta 2008 bitartean. Madrilgo Udaleko zinegotzi ere izan zen 1999tik 2003ra.[1]