Mars Science Laboratory
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mars Science Laboratory (laburbilduz MSL) edo Curiosity (jakin-mina) 2009ko urriaren 8an NASAk Marte esploratzeko bidali beharreko misio espaziala zen Martera 2010eko iraila aldera iristeko. Nahiz eta programatuta izan Martera bidalita izateko 2009an, azkenean 2011ko azaroaren 26an abiatu zen Lurretik, 2012ko abuztuaren 6an lurreratuz arrakasta handiz planeta gorrian. Misioa Marteko gainazalean garraio esploratzaile berri bat (Roverren antzekoa) jartzean zetzan. Garraio hau hiru aldiz pisutsuagoa eta bi aldiz handiagoa izango da Mars Exploration Rover delakoarekin konparatuta, 2004an Martera iritsi zena. Martera bidalitako misioetatik tresna garatuenak eramango dituena izango da. Komunitate internazionalak hauetako tresna batzuk eskuratuko ditu. Atlas V 541 suziri bitartez bidaltzeko asmoa dute. Martera iristerakoan lurreko eta Marteko hauts harritsuaren lagin ugari aterako ditu bere analisiak burutzeko. Misioaren iraupena Marteko urte bat izango da (Lurreko bi urte gutxi gorabehera).
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Mars Science Laboratory | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Jet Propulsion Laboratory, Boeing eta Lockheed Martin |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Espazio jaurtiketa | 2011ko azaroaren 26a |
Soft landing | 2012ko abuztuaren 6a |
Kudeatzailea | NASA |
Masa | 3.893 kg |