From Wikipedia, the free encyclopedia
Eduardo Germán María Hughes Galeano (Montevideo, 1940ko irailaren 3a - ib., 2015eko apirilaren 13a[1][2]) uruguaiar kazetari eta idazlea izan zen. Hainbat literatura genero nahasi zituen, hala nola, dokumentala, fikzioa, kazetaritza, analisi politikoa eta historia. Hala ere, egileak berak historialaria izatea ukatu zuen: «oroitzearekin obsesionatutako idazlea naiz, gauza guztien gainetik Amerikaren iragana oroitzearekin, eta horren gainetik Latinoamerikarena, amnesiara kondenatutako lurra.». Haren liburuak hizkuntza askotara itzuliak izan dira.
Eduardo Galeano | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eduardo Germán María Hughes Galeano |
Jaiotza | Montevideo, 1940ko irailaren 3a |
Herrialdea | Uruguai Espainia |
Bizilekua | Montevideo |
Heriotza | Montevideo, 2015eko apirilaren 13a (74 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Helena Villagra (en) (1976 - 2015eko apirilaren 13a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, kazetaria eta saiakeragilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kazetari gisa lan egin zuen oso gaztetatik, 14 urte zituenez geroztik. Lehenengo lanak El Sol astekari sozialistan eman zituen argitara: marrazkiak eta karikatura politikoak kaleratu zituen, Gius izengoitiaz sinatuak. Montevideoko Marcha astekariko erredakzio burua izan zen 1961 eta 1964 urteen artean, eta Época egunkariaren zuzendari ondoren, 1966. urtea arte. 1964tik 1973ra Uruguaiko Unibertsitateko argitalpenen zuzendari izan zen, baina urte hartan Argentinara erbesteratu zen, Juan María Bordaberry lehendakariak militarrei zenbait eskumen eman zizkielarik. Argentinan Crisis aldizkaria sortu eta zuzendu zuen. 1976. urtean, ordea, Argentinatik ihes egin behar izan zuen eta Espainiara erbesteratu zen. Azkenik Uruguaira itzuli zen, 1985ean, hauteskunde demokratikoak egin zirenean.
Galeanoren literatura Latinoamerikako egoera politikoak eta errealitateak markatua da erabat. Bere lan nagusien artean azpimarratzekoak dira Los días siguientes (1963, «Ondorengo egunak»), Las venas abiertas de América Latina (1971, «Latinoamerikaren zain urratuak»), Días y noches de amor y de guerra (1978, «Maitasun eta gerrako egunak eta gauak») eta Memorias del fuego (1982, «Suaren memoriak»). Memorias del fuego trilogia osatzen duten obrak dira Los nacimientos («Jaiotzak»), Las caras y las máscaras («Aurpegiak eta mozorroak») eta El siglo del viento («Haizearen mendea»), eta Amerikaren historiaren, poesiaren eta ipuin fantastikoaren sintesia erakusten dute, egileak berak dioen bezala.
1998. urtean Patas arriba. La escuela del mundo al revés («Hankaz gora. Mundu irauliaren eskola») argitaratu zuen; munduko ekonomiaren egoera larriaren azterketa egiten du lan horretan, eta Hegoaldearen ikuspegitik mintzo da, Iparraldearen jarrera salatuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.